Eta saltegi hau zurea balitz? Zure ideia testa ezazu!

Hurbileko merkataritzaren aldeko bere politikaren harira eta Hendaiako Herriko Etxearekin elkarlanean, Hendaia Turismo & Merkataritzak merkataritza gela bat erosi berri du herriaren erdigunean, Hostailbidean.

Saltokiak bi izkinalde ditu eta gehienez 3 urterako proposatzen da alokairuan, proiekturen bat dutenei jarduera testa dezaten… hori guztia aldatzen joanen den alokairu abantailatuarekin.

Alde bakoitza kontratu batez engaiatuko da.

Hendaia Merkataritzaren aldetik:

Neurrizko alokairua, merkatuaren prezioa baino % 60 apalagoa, lehen urtean

Bilkura erregularrak Hendaia Merkataritzarekin eta haren partzuerrekin, merkataria jarduera abian ematen ari denean laguntzeko.

Oinarrizko informazioak euskaratzeko eta, oro har, komunikaziorako laguntza

Merkatariaren aldetik:

Kontsumitzaileen asetzeko adinako ordutegia bermatzea

Hiriaren merkataritza bizitzan parte hartzea

Merkataritza gela horiekin interesatuak diren hautagaiek hautagaitza deialdiaren dosierra ikus  eta 2021eko urriaren 31 baino lehen igor dezatela.

Orduan batzorde bat bilduko da bi hautagi hautatzeko eta hautaturikoek 2022ko lehen hiruhilekoan ekin ahalko diote beren jardunari.

 

 

* «Petites villes de demain» (biharko hiri ttipiak) baliabidearen onuraduna hurbileko merkataritza sostengatzeko baliabide zabalago baten barnean da kokatua: merkataritza jarduna begiratzeko eremu bat plantan ematea, merkataritzaren animazioak, tokiko merkataritzaren diagnostiko digitala eta sare sozialetan balioan emateko laguntza…

Navigation de l’article