Zaintzapean den mikroalga

48 oren dira euskal kostaldeko herriek jakin dutela osasun arazoak eta larruazaleko kalteak ekar ditzakeen mikroalga bat (OSTREOPSIS mota bat) atzeman dela.

Berehala, zientziaren eta osasun publikoaren kate osoari egin zaio dei. Eskualdeko Osasun Agentziak (ARS) dioenez, osasun arazoak ikusi badira ere (eztula eta eztarriko minak adibidez), ez dira kezkagarriak eta ez dakarte arrisku handirik bainu uren egungo egoeran.

Hendaian, ipar alderago ikusi denaz beste, oso kasu gutxi aipatu dira hondartzaren erabiltzaile kopuruaren arabera eta, halatan, bainatzea haizu atxiki da. Halarik ere, guztiok erne behar dugu izan eta Eskualdeko Osasun Agentziak koordinatuko ditu osasun profesionalengana helduko diren abisu guztien informazioak.

Eskualdeko Osasun Agentziaren komunikatu bat argitaratuko dugu herriaren webgunean arrats honetan.

Prebentzio aholkuak

Itsas belar horien eragina (irenstea, itsas langarra, ukitzea) jasan duten bainatzaileek, ibiltariek, auzokoek edo profesionalek gripearen edo larruazaleko sintomak soma ditzakete: eztula, zintzurreko mina, sudur eta begietako jarioa, buruko mina, sukarra, arnasteko eragozpenak, gorriuneak larruazalean, goragalea. Sintoma horiek algekin gertatu eta 15 minutu eta 48 oren arteko tartean ager litezke eta 14/48 orenetan desagertu ohi dira.

Sintomak edota ura metal zaporekoa bazaizu somatuz gero:

  • jalgi zaitez uretatik eta hondartza eta haren inguruetatik urrun zaitez.
  • Ez zona horretako itsas jakirik (moluskuak, oskoldunak, arrainak…) jan.

Sintomak badituzu, zure medikuarekin ikus ezazu eta aipa mikroalgaren presentzia. Larrialditan, 15 zenbakira dei ezazu. Arnasbideetako arazorik baduzu, arreta berezia har ezazu (sintomak areagotzeko arriskua). Informazio gehiago hemen: www.nouvelle-aquitaine.ars.sante.fr/microalgue-ostreopsis-risques-et-recommandations

Navigation de l’article