2026/05/24 19:30 - 20:30
Fronton Gaztelu Zahar
HENDAYE
Jacques arrisku jokaldietako aktoreorde baten semea da. Jacques haur herabe eta isila da. Gazte delarik, laster nabaritzen da biziki kakola dela eta familiaren ahalkea bihurtzen da. Gaur egun, hainbat urteko psikoterapiaren ondotik, Jacques “Meyeur”tarren genealogia zuhaitzean bere tokia emanen liokeen arrisku jokaldi bat egitera dator. Nehoiz nehork egin ez duen arrisku jokaldia, ez eta bere aitak ere. Batez ere beretzat arriskutsua delarik, beldurraren beldurrez sostengua eskatzera datorkizue, duintasun zerbait berreskuratzeko xedez, eta, batek daki, “Meyeur”tarren harrotasuna bihurtzeko.
Gehiago ikasi
