2026/08/3 - 2026/08/5 10:30 - 12:30
Halles de Gaztelu
1 rue de la Halle
HENDAYE
8 urtetik aurrera, heldu batek akonpainaturik.
Izen emateak: www.hendaye-culture.fr
Euskal dantzak edo jaietan abestutako herri kantak ikastea, horra zer proposatzen duten ikastaro hauek, familiako senide guztiei zuzenduak (helduak eta 8 urtetik aurrerako haurrak).
10 urte baino gehiago dira Hendaiako Udaleko Kultura eta Euskara zerbitzuek nahi duenari euskal kultura eta ondarea beste modu batera ezagutzeko proposamena egiten diotela: praktikatuz!
Ez da, noski, klase profesionala, baizik eta, saiakera bat, agian partaideei lehen aurkikuntza horretan sakontzeko gogoa emango diena.
Eman izena seme-alabekin!
Gehiago ikasi