Ekitaldiak kargatzen

Hendaiako margolarien 62. azoka

2026/06/3 - 2026/06/20 10:00 - 19:00

Espace Culturel Mendi Zolan
119 boulevard de la Mer
HENDAYE

Hendaiako Margolarien 62. azoka honetarako, Haize Hegoa elkarteko kideek formatu eta teknika askotako hirurogei lan baino gehiago aurkezten dizkigute.

Olioa, akuarela, akrilikoa, ikatz-ziria, pastelak edo arkatzak izango dira ikusleen gozamenerako, hendaiarrek eta hendaiarrentzat egindako ezinbesteko zita piktoriko honetan.

Urtero lan bat saritzen eta erosten du Hendaiako Udalak.