Ekitaldiak kargatzen

Ustaritzeko Lapurtarrak taldearen kontzertua

2026/08/4 21:00 - 23:59

Eglise Sainte Anne
38 Rond-Point Père Paul Simon
HENDAYE

LAPURTARRAK abesbatza mistoa da, 1989ko martxoan sortua Ustaritzen, Lapurdiko hiriburu historikoan.

Sortu zenetik 1999ko irailera arte, LAPURTARRAK abesbatza Jean-Claude Landart koru-zuzendariak zuzendu zuen, hau ere organista eta harmonizatzailea.

1999ko urritik 2016ko urrira Marilys Daguerre kantari sopranoak gidatu zuen abesbatza. Ondoren, Yves Panizzoli koru-zuzendari eta txistulariak zuzendu zuen LAPURTARRAK taldea, aurrekoak bezala Baionako Kontserbatorioan ikasia.
Azken horrek 2024an eman zion erreleboa Sayonara Shhim abesbatza eta abeslari profesionalari.

LAPURTARRAK elkarteak 30 bat korista biltzen ditu. Kontzertu propioetan edo elizetan, jaietan edo eztei bedeinkazioetan, abesbatzak Euskal Herriko musika ondarea nabarmentzen du.

Gehiago ikasi