Eztabaida handia otsailaren 25ean: ekologia trantsizioa

2019ko otsailaren 25 asteleheneko eztabaida handiaren gaia ekologia trantsizioa izanen da.

Kasu! Bilkura hau otsailaren 21 eta 27erako aurreikusiak zirenetako baten ordez eginen da! Ikus gure aitzineko artikulua

Bilkuraren antolatzaileak Laurent BLANQUER eta Patricia BAROJA dira eta otsailaren 25ean, astelehenarekin, 18:30ean eginen da, Antton Abadia entzunaretoan, Zokoburun.

Ekologia trantsizioa

2018 Frantzian inoiz erregistratu den urte beroena izan da. Klima aldaketa horrek eta horri loturik den ezinbesteko ekologia trantsizioak azkarki eragiten dute gure egunerokoan.

  • Zein kontsumitze eta ekoizte molde erabili behar ditugu erronka horiei aitzin egiteko?
  • Nola susta litezke gure ingurumena hobe zainduko duten lekualdaketa moldeak?
  • Nola gara liteke bizileku iraunkorra, gizartean, ingurumenean eta ekonomian duen eragina kontuan hartuz?

Horra bilkura horretan eztabaidatuko ditugun gaietako batzuk.

Parte hartuko dutenen jende kopuruaren arabera, bilkuraren zati bat lantaldetan egin liteke, gero bilkura orokorrera biltzeko, hartara, ahal beste jende mintza dadin.

Eztabaidak

  • Urtarrilaren 30eko lehen eztabaida demokraziari buruzkoa izan zen; otsailaren 13koa fiskalitateari eta gastu publikoei buruzkoa
  • Otsailaren 21ekorako: oraingoz ez da antolatzailerik eta, hartara, ez da eztabaidarik