0-3 urteko haurrentzako harrerak

Gure lurraldean mota anitzeko harrerak daude.

Taldekako harrera

Egitura horietan, langile diplomadun eta kalifikatuek (haur ttipien hezitzaileak, haur-artatzaile laguntzaileak, haurtzaindegiko langileak) beren ardurapean utziriko haurren osasuna, segurtasuna, ongizatea eta garapena zaintzen dute egunerokotasunean. Gainera, harrera egokitu bat proposatua zaie sistematikoki ahalmen urritasun bat edo eritasun kroniko bat duten haurrei. Hendaian, taldekako harrera hiru etxe nagusiren inguruan antolatua da eta honakoak proposatzen ditu:

  • Harrera erregularra edo partziala (1-5 egun finko astean)
  • Noizbehinkako harrera: haurrak egutegi aldakorren arabera aterpetuak dira, libre diren lekuen arabera.

Prezioak: https://monenfant.fr/le-cout-en-creche

Gizarte Ekintzako Udal Zentroak (GEUZ) kudeatzen duen Haur Ttipien Harrera Etxeak Irandatz eta Dongoxenea haurtzaindegiak biltzen ditu eta 10 aste eta 4 urte arteko haurrak aterpetzen ditu bi guneetan.

Egituraren proiektua eta bi haurtzaindegien araudia eguneratzen ari dira.

Irandatz haurtzaindegia (25 leku)

Irandatz karrika, 4. – Haurtzaroaren Etxeko beherean

Bi talde aterpetuak dira bizi-eremu berean

Astelehenetik ostiralera, 7:30etik 18:30era. Hetsia da 3 astez agorrilean, 2 astez Eguberriz, besta egunetan, Salbatore zubiaren ostiralean eta 3 egun urtean jardunaldi pedagogikoen harira.

Aizinetikako izen-ematea LHB leihatila bakarraren bitartez, nahitaez

Dongoxenea haurtzaindegia (40 leku)

Dongoxenea karrika, 7.

Frantsesa / euskara elebitasuna

Harrera 4 bizi eremu bereizietan, haurren adinaren arabera

Astelehenetik ostiralera, 7:30etik 18:30era. Hetsia da 2 astez Eguberriz, besta egunetan, Salbatore zubiaren ostiralean eta 3 egun urtean jardunaldi pedagogikoen harira.

Aizinetikako izen-ematea LHB leihatila bakarraren bitartez, nahitaez

Egituraren proiektua

Itsas ospitaleko haurtzaindegia (21 leku)

Laguntza Publikoa-Pariseko Ospitaleak (LP-PO) kudeatzen duen haurtzaindegia Itsas ospitalearen galtzarrean kokatua da eta erietxeko langileen haurrak aterpetzen ditu lehentasunez. FaLKarekin adosturiko hitzarmenaren arabera, leku batzuk proposatuak izan daitezke ospitalean lanean ari ez diren gurasoen haurrei, leku librerik izanez gero. Haurtzaindegia bi sailetan antolatua da: “ninien” saila 2,5 eta 18 hilabete arteko haurrentzat, eta “handien” saila 18 hilabete eta 3 urte arteko haurrentzat.

Astelehenetik ostiralera, 6:30etik 21:00etara

Aizinetikako izen-ematea LHB leihatila bakarraren bitartez, nahitaez

Projet d’établissement de la crèche de l’Hôpital Marin

Harrera haurtzain baten etxean

Beren kontu diharduten profesionalak dira, Departamentuak onetsi dituena. Haurrak aterpetzen dituzte beren etxean eta haien segurtasun fisiko eta afektiboko funtsezko beharrei erantzuten diete. Haien garapenean eta ernatzean parte hartzen dute eta familiekin bihotz oneko harremana eta komunikazioa finkatzen dute. 120 oreneko oinarrizko formakuntza baliatzen dute (baitezpadakoa), baita urtean 58 oreneko formakuntza jarraiki plan bat ere (baitezpadakoa ez dena).

Haurtzain batzuk bateratu dira harrera haurtzain etxe batean antolatzeko. Haiekin harremanetan sar zaitezke haien harrera moduak ezagutzeko.

Horietako batzuk astean behin elkartzen dira aterpetzen dituzten haurrekin Urbidaia LHBko animatzaileak animaturiko atelierren harira.

Harrera mota horrek lan kontratu bat plantan ezartzea eskatzen du. Haurtzain bat enplegatzean edo etxeko haurtzaintza baten kasuan, familiek FaLKaren zaintza modua libreki aukeratzeko osagarria (CMG) balia dezakete, beren irabazien eta harrera kostuaren arabera.

CMG simulagailua: https://www.urssaf.fr/accueil/outils-documentation/simulateurs/calculer-reste-a-charge-cmg-pe.html

Haurtzainen zerrenda eguneratua eskura daiteke LHBko animatzaileari eskatuz gero edo monenfant.fr webgunean

GURASO ENPLEGATZAILEAREN GIDALIBURU OSOA

“Txiki Txoko” haurtzain etxea (7 leku)

Euskarazko murgiltze ereduko harrera

Bigarena karrika, 62.

2 haurtzain

Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan, 7:30etik 18:30era, hetsia da 3 astez agorrilean, aste 1 Eguberriz, aste 1 apirilean

Aizinetikako izen-ematea LHB leihatila bakarraren bitartez, nahitaez

“À petits pas” haurtzain etxea (10 leku)

Atabala karrika, 21.

3 haurtzain

Astelehenetik ostiralera, ordutegia haurtzainen arabera

Instagram: mam_a_petits_pas_

Aizinetikako izen-ematea LHB leihatila bakarraren bitartez, nahitaez