Hondartzaren zaintza

Hondartza arauturik da eta zaindua, batez ere uda garaian, bainatzaileen segurtasunerako eta bainatze uren egoera segurtatzeko.

BAINATZE ZONAK ETA JARDUERA ZONAK

Hondartzak hainbat zona ditu:

  • 2 bainatze zona. Zaintza daten arabera, sokorri gune bat edo bi ditu.
  • Handiplage zona bat
  • Ur kiroletarako zonak

Araudia honen ondotik.

Hondartzen zabaltze eta hestea

Bainu uren kalitatearen arabera, herriko auzapezak, Euskal Elkargoarekin batera, erabakitzen du hondartzen zabaltze eta hestea. Erabaki hori zenbait parametrotan oinarrituz hartzen da (bakteria analisiak, bat-bateko euriteak…).

Hondartzen hestea uraren kalitatea bandera ubelak seinalatzen duenean egiten da.

Kalilo Euskal Hirigune Elkargoaren aplikazio berria telekargatzeko  

Bainu uren kalitatea ikus hemen: baignades.sante.gouv.fr – Frantsesez (lehio berria)

HONDARTZAREN ZAINTZA

HONDARTZA NAGUSIA (Sokoburuko digatik « Croisière » egoitzara)

12:00etatik 19:00etara zaindua:

  • Maiatzaren 8, 9, 10 eta 11
  • Maiatzaren 17, 18, 24 eta 25
  • Maiatzaren 29, 30, 31 eta Ekainaren 1a
  • Ekainaren 7, 8 eta 9
  • Ekainaren 14 eta 15

Egunero zaindua 9:30etatik 19:00etara:

  • Ekainaren 16tik irailaren 14ra (barne)

12:00etatik 19:00etara zaindua:

  • Irailaren 20, 21, 27 eta 28ko asteburuetan
  • Urriaren 4, 5, 11 eta 12ko asteburuetan (eguraldiaren arabera)
  • Udazkeneko oporretan, urriaren 18tik azaroaren 2ra, egunero (eguraldiaren arabera)

DUNBARRIAK HONDARTZA (« La Croisière » egoitza / Dunbarriak)

Egunero zaindua 11:00etatik 19:00etara:

  • Ekainaren 30etik abuztuaren 31ra (barne)

Handiplage gunea

Udal “Handiplage” guneari buruzko orria ikus

Mugikortasun urriko pertsonentzako tapiza kokatua da hondartza nagusian, sokorri gunearen ondoan.

Araudia

Hendaiako hondartzetan segurtasuna eta polizia arautzen dituen agindua ikus. (pdf - -1 - nouvelle fenêtre)