ELKARTASUN AKTIBOKO DIRU-SARRERA

ZERTARAKO DA ELKARTASUN AKTIBOKO DIRU-SARRERA ?

  • lan-jarduera bultzatzeko
  • lanetik datozen diru-sarrerak osatzeko, apalak badira
  • onuradunak banaka laguntzeko
  • laguntza sozialeko sistema errazteko

Elkartasun Aktiboko Diru-sarrera, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera, Guraso Baztertuentzako Laguntza eta beste gutxieneko laguntza sozialak ordezkatu eta eraldatzen dituen prestazioa da.

Prestazio honek lan-jarduerako diru-sarrerak osatzen ditu familiaren osaeraren arabera, familiakide batek edo batzuek lan egiten du(t)enean, Enplegurako Saria ordezkatuz.

Elkartasun Aktiboko Diru-sarrerak onuradunei diru-sarrera osagarri bat eskaintzen die, lan-jarduerako diru-sarrerei gehitzen zaiena – familiak halakoak jasotzen dituenean -, familia osaeraren eta laneko diru-sarreren araberakoa den diru-baliabide maila batera irits daitezen. Helburua, onuradunei lanetik atera diru-sarrerak eta prestazio sozial zati bat metatzeko aukera ematea da, laneko diru-sarrerak diru-baliabideen oinarria izanez.

ELKARTASUN AKTIBOKO DIRU-SARRERAREN ZENBATEKOA

Pertsona bati ematen zaion EADren zenbatekoa  ondoko 4 parametroen arabera finkatua da :

  • familia egoera : zenbatekoa familia osaeraren arabera aldatzen da,
  • bermatua den gutxieneko maila (edo « baremoaren sartze puntua »)
  • lan-jarduerako diru-sarreren maila,
  • EADren metatze tasak honako hauek finkatzen ditu : EADtik ateratzeko diru-sarrera eta diru-sarrera orokorren aurreratze erritmoa, laneko diru-sarrerak emendatzen diren bakoitzean.

EADren zenbatekoa, baztertua eta laneko diru-sarrerarik gabe dagoen pertsona batentzat, 453.64 €koa da (oinarrizko EAD).

EAD EMATEKO BALDINTZAK

EAD emateko, ondoko baldintzak bete behar dira :

  • adina (25 urtetik gora edo 25 urtetik beherako pertsona, sortua ala sortuko den haur batekin)
  • Frantzian egoteko eskubidea : Europako Eremu Ekonomikoko herritarrentzat
  • egoitza (egonkorra, egiazkoa eta iraunkorra Frantzian).

Argibide gehiagorako

Ondoko gunera jo (leihoa berria)  edo zenbaki honetara deitu : 39 39 « Allô service public »

DESMARTXAK EGITEKO, zoaz zuzenki ondoko helbideetara :

Departamenduko Elkartasun Etxea

Pasquier egoitza – Chauvin Dragon karrika – 64500 Donibane Lohizune
Telefonoa: +33 (0)5 59 51 65 65

Familia Laguntza Kutxa

Foch Etorbidea, 10 – 64100 Baiona
Telefonoa: 0 820 25 64 10 – www.caf.fr (leiho berria)

Laguntza Sozialerako Herriko Zentroa

Lorategietako karrika, 9 – 60150 p.k. – 64701 Hendaia Cedex
Telefonoa: +33 (0)5 59 48 23 10