LAGUNTZAK ETA SOROSPENAK

Elkartasun Aktiboko Diru-sarrera edo Eritasun Unibertsalerako Babespen erako legezko gizarte laguntzarako baliabideen kasuan, emate irizpideak eta aurkeztu beharreko egiaztagiriak legeei eta dekretuei dagozkie. Ez da gauza bera GEUZak abian jarri duten aukerako gizarte laguntzaren kasuan.

GEUZ bakoitzak esku hartzeko bere baldintzak finkatzen ditu, legeak eman dion xedea garatu nahiz. Hain zuzen ere, xedea honako hau da: «herrian prebentzio eta gizarte garapeneko ekintza orokorra eramatea» eskudirutan eman prestazioaren bidez, itzulgarriak izan ala ez, jakinez esku hartze horrek oinarritu behar duela urtero egiten den biztanlego osoaren beharren azterketan.

Hala, Administrazio Kontseiluaren esku dago sorospen mota desberdinak deliberoz sortzea, bere lehentasunen eta biztanleen beharren arabera:

  • erosketa txartelak
  • sorospena eskudirutan
  • mailegu itzulgarriak

Larrialdiko sorospen horiek zuzentzen zaizkie aldi baterako diru-sarrerarik gabe gelditzen diren pertsonei, hauek jaso litzaketen legezko prestazioak eskuratzeko eskubidea zabaldu edo berreskuratu arte.

Gizarte langile batek aurkeztu proposamen arrazoitu batetik aztertuak dira sorospen eskaera horiek.

Badira ere laguntza mota desberdin hauek:

  • ogitarteko txartelak (noraezean ibiltzen direnentzat)
  • garraio txartelak (noraezean ibiltzen direnentzat)
  • herriko dutxen irekitzea (higieneko produktuak emanak dira)
  • garraio txartelak adineko pertsonentzat
  • Denentzat Gizarte Zentroak antolatu oporretarako familiek aurreratu dituzten gastuetan parte hartzea
  • gripearen aurkako txertoa 60-65 urteko pertsonentzat
  • Bixintxoko paketeak (baztertuak eta mendekoak diren adineko Hendaiarren artean banatuak)
  • Bixintxoko apairua, herriko besten karietara