Auzo-batzordeak

Auzo-batzordeak: zuen etxeetatik ahal bezain hurbil izateko

Joan den irailaren 30ean, Herriko Kontseiluak sei auzobatzorde sortzea onartu zuen aho batez. Haien xedea: biztanleei beren iritzia agertzeko, auzoari buruzko jakintza partekatzeko eta beren bizi ingurumenari dagozkion gogoetetan parte hartzeko bidea eskaintzea. Urraspide horrek eguneroko errealitateak hobeki jakinaraztea, interes kolektiboko proposamenak sortzea eta auzoei dagozkien proiektuei buruzko gogoetetan parte hartzea ahalbidetzeko helburua du.

Batzordeek aholku-eginkizuna dute. Demokrazia ordezkatzailea osatzeko eremuak dira, interes orokorraren zerbitzuko eta bakoitzaren gaitasunen errespetuan. Horrela, batzorde bakoitzak bere eskualdea zuzenean hunkitzen duten gaiak lantzen ahalko ditu, hiriaren mailako dinamika komunean ere parte hartuz.

Zuen ideiak, zuen beharrak, zuen proposamenak

Batzordeek biztanleen igurikapenak eta proposamenak biltzen ahalko dituzte, iritziak adierazi auzoari dagozkion arazoei buruz, eta tokiko eragina duten herriko proiektuen jarraipenean eta gogoetetan parte hartu. Halaber, Udala eta biztanleen arteko informazio-bitartekariak izanen dira herriko proiektuak ezagutaraziz, eta auzoetako arazoen eta behaketen berri emanez.

Hautagai izateko, 16 urte izan behar dira gutienez eta hunkituriko auzoan bizi. Auzoetan elkarte edo lanbide jarduera batean dihardutenek ere parte hartzen ahalko dute. Elkarte-ordezkariek elkarteek emaniko manatua ukan beharko dute.

Aniztasun hori ezinbestekoa da: batzordeek auzoen aniztasuna ordezkatzeko xedea dute, baita arretan, iritzien errespetuan eta interes orokorraren bilaketan oinarrituriko elkarrizketa biziarazteko xedea ere.

Entzun, solastatu, elkarrekin eraiki

Herritarren parte hartze arrakastatsua elkarrizketen kalitatean eta sortzen diren ideietan oinarritzen delako, batzordeek honako arau argiak ukanen dituzte: errespetua, arreta, elkarrizketa, gardentasuna, onginahia eta neutraltasuna. Batzordeak interes orokorrari soilik eskainiak dira eta ezin dira baliatu politika-, sindikatu-, erlijio-, merkataritzaxedeetarako edo xede alderdikari edo pertsonaletarako. Bere aldetik, Udalak batzordeei auzoetan eragina ukanen duten proiektuen berri ematea, elkarrizketa sustatzea, proposamenak aztertzea eta erantzunak ekartzea hitzematen du.

Orain, zuei dagokizue parte hartzea!