“Laida Pilota” Bixintxoko besten ikuskizuna

Zatozte Laida Pilota ikuskizunera, Bixintxoko besten estreinaldiaren karietara!

Urtarrilaren 18an

Urtarrila 18-n gaueko 9-tan Hendaian, LILIA elkarteak antzeztuko du LAIDA PILOTA ikuskizuna Pier Paul BERZAITZ Xuberotarraren azken sorkuntza.

Sartzea dohainik da!

Ordu erdi bat iraunten duen emanaldiak pilota jokoa azaltzen du ederki, kondaira, bertsu, kantu eta dantzaren bidez. Euskal Herriko Hiri nagusietan aurkestuko dute lan berri hau baita ere Pau-en eta Parisen.

Artistak

Parte hartzen dute Landarbaso koro famatuak, Onkari eta Xateletar dantzari taldeak, Joxan Goikoetxea musikariak, Xabier Euzkitze bertsolariak eta Koldo amestoy kondalariak beste beste.

Kondalariak aipatzen du ederki eta poetikoki pilotaren bidea mendez mendez gaurko txapeldunak arte, dantzariek eta kantariek bizia ematen dutelarik tarteka zati guzieri.

Pilotarien Biltzarrako ohizko txapeldunak hor dira ere tauladan beren kantore eponimoaren emaiteko bihotz onez.

Webgunea kontsultatzeko:  www.laidapilota.com

Partaideak: Euskal Kultur Erakundea, Hastoy, Sokoa, Lauak, Bami, Departamenduko Kontseilua, Euskal Hirigune Elkargoa, TVPI, Pedavia, Olano,  J. Errecart lizeoa,  Bonnefons asurantzak

Navigation de l’article