INSEE erakundea galdeketa bat egiten ari da, 2019ko urtarrilaz geroztik lanaz

INSEE erakundea galdeketa bat egiten ari da, 2019ko urtarrilaz geroztik lanaz, langabeziaz eta jarduerarik ezaz.

Hendaian

Galdeketa egileak, hala dela adierazten duen txartel ofiziala daramala jarriko da jendeekin harremanetan honako bi aldi hauetan:

  • 2019ko urtarrilaren 14tik martxoaren 12ra
  • 2019ko apirilaren 15etik ekainaren 13ra

Harrera ona egin iezaiozue, otoi.

Arrapostuak isilpean atxikiko ditu hertsiki. Ez dira estatistikak egiteko besterik baliatuko; legeak hala agintzen du guztiz hertsiki.

Galdeketaren xedea

Estatistikaren eta Ekonomia Ikerketen Nazio Erakundea (Insee) aspaldi ari da urte osoan zehar lanpostuei, langabeziari et jarduerarik ezari buruzko baitezpadako galdeketa garrantzitsua egiten.

Galdeketa horri esker jakin daiteke zenbatek duten lana, zenbat langabezian diren eta zenbatek ez duten lan egiten (ikasleak, erretretadunak… ). Gainerako europarrekin erkatzeko iturri bakarra dugu hori. Datu bereziak eskaintzen dizkigu ere lanbideei buruz, emazteen edota gazteen jardunari buruz, lan baldintzei buruz edota etengabeko formakuntzaz.

Horren egiteko, hiru hiletik behin, bizitegi lagin bat hautatzen da, menturara, lurralde osoa hartuz. Bizitegi horietan bizi diren 15 urte edo hortik gorako guztiei galdekatzen zaie, sei hiruhilekotan jarraiki: lehen eta azken galdeketak galdetuen etxeetara joz egiten dira eta erdiko galdeketak telefonoz. Zuen egoera zeinahi delarik ere, funtsezkoa da guztiek parte har dezazuen galdeketa horretan, horren araberakoa baita emaitzen kalitatea.

INSEE erakundearen webgunea ikus ezazu (lehio berria)

INSEE erakundearen Hendaiako orria ikus ezazu (lehio berria)

 

 


El INSEE lleva su encuesta sobre el empleo, el paro y la inactividad desde enero del 2019.

El proceso:

Un investigador o investigadora del Insee llamara a las personas de los alojamientos seleccionados durante los meses siguientes:

  • del 14 de enero de 2019 hasta el 12 de marzo de 2019
  • del 15 de abril hasta el 13 de junio de 2019

Estarán equipados de una carta oficial acreditándoles.

Las respuestas quedaran estrictamente confidenciales. Solo servirán al establecimiento de estadísticas, la ley lo hace de la mas estricta obligación.

ENCUESTA SOBRE EL EMPLEO, EL PARO Y LA INACTIVIDAD

La Institución Nacional de la Estadística y de los Estudios Económicos (Insee) ejecutan desde varios años sobre todo el año una importante encuesta obligatoria sobre el empleo, el paro y la inactividad.

Esta encuesta permite determinar cuantas personas tienen un empleo, están al paro o no trabajan (estudiantes, jubilados…). Es la única fuente que nos permite comparar con nuestros vecinos europeos. También nos suministra datos originales sobre las profesiones, la actividad de las mujeres o de los jóvenes, las condiciones de empleo o la formación continua.

Por ese propósito, todos los trimestres, una muestra de alojamiento esta elegido al azar sobre todo el territorio. Todas las personas de 15 años o mas en esos alojamientos son interrogadas seis trimestres consecutivos: los primeros y los últimos interrogatorios se hacen a domicilio de los interrogados y/o por intermedio de una llamada telefónica. La participación de todos, cualquiera sea su situación, a esta encuesta es fundamental, porque determina la calidad de los resultados.