Hendaia eta lurraldeko administrazioak

Hendaia, ia 17 000 biztanledun hiria, Euskal Hirigune Elkarteko kide da. Espainiaren hurbil-hurbil da. Pirinio Atlantikoetako Departamenduko 5. hiria da (Paue, Baiona, Angelu, Biarritz ditu aitzinetik). Departamentuak Bearnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen ditu eta Akitania Berriko Eskualdean da. Hendaiako herria Hendaia-Biriatu-Urruña kantonamenduaren bulego biltzailea da.  Hendaiako kantonamendua Hendaiako kantonamenduak lau herri biltzen ditu: Biriatu, Urruña eta Hendaia; […]

Hendaia Euskal Herrian

Hendaia Ipar eta Hego Euskal Herriaren erdi-erdian dugu «Euskal Herria» Frantzia aldean den Euskal Herria (3 probintzia) eta Espainia aldean dena (4 euskal probintzia) da. Ipar Euskal Herria Ipar Euskal Herri edo Iparraldeak ia 300 000 biztanle ditu, 158 herri eta 2992 km² Honako probintzia hauek ditu: Lapurdi 41 herri, 245 000 bizt.; hiriburua: Baiona […]

Hendaia ezagutu

Hendaia inguru paregabe batean kokatua da, Ozeano Atlantikoaren eta Pirinioetako lehen mendien artean. Abbadiako eremu ederrak, bere labarrekin eta bere gazteluarekin, herriaren ertzean dagoen hondar finezko hondartza luzeak, Iparraldea eta Hegoaldea lotzen dituen Bidasoako kurba bihurgunetsuek Hendaia ingurumenaren inguruan sentsibilizatua den herria bilakarazi dute. Izan ere, Hego Euskal Herriaren gertutasunak interes berezi bat gehitzen du, ez ustezko kultur deskubritzeak maite […]

Emakumeen triatloi solidarioa (Mugaz Muga)

Diziplina anitzeko ekitaldia —kostaldeko ibilaldia, txirrindularitza eta lasterketa barne—, Hendaian hasi, Irun zeharkatu eta Hondarribian amaiera jai-giroan izango duena.

Pierre Loti arratsaldea + hitzaldia

Frantsesez. Erreserba beharrezkoa da. Hendaiako Lotiren Lagunak elkarteak eskainitako 30 minutuko hitzaldia; ondoren, museora bisita librea.

Euskararen urtaroa – Diktaketa euskaraz

Bigarren urtez, Hendaia-Bidasoako Lions Clubak, MINTZAIAN elkartearekin elkarlanean, euskarazko diktaketa-lehiaketa bat antolatu du. Hendaia-Bidasoako Lions Clubak urte batzuk daramatza diktaketa-jarduerak antolatzen —bai helduentzat, bai bigarren hezkuntzako nerabeentzat—, analfabetismoaren aurka borrokatzeko erakundeak egiten dituen ahaleginen barruan. Ekimen horrek izandako arrakasta ikusirik, Hendaia-Bidasoako Klubak berriro egingo du aurten. MINTZAIAN elkartearen ardura izango da testua eta irakurlea aukeratzea, […]

Enplegu-azoka

Enplegu-azoka Hendaiako laguntza-zentroak antolatzen du —bertan parte hartzen dute Hendaiako Udalak eta EPTA zein SOKOA enpresek—, Pôle emploi / Lanbide erakundeekin lankidetzan… Bertako 50 enpresa baino gehiago ari dira jendea kontratatzen.