Voyages – Erakusketa

“Voyages” erakusketa artistaren bidaietan oinarritzen da, eta Frantziako zein beste herrialde batzuetako paisaiak, natura hilak eta erretratuak biltzen ditu. Lanek estilo errealista dute nagusiki, baina, noizean behin, ukitu irudimentsu edo bitxi bat ere ageri da. Bernadette Sibé hainbat elkarteren kide da; horien artean dago Hendaiako Haize Hegoa.

Eguberriko kontzertua

Gabonetako ohiko kontzerturako, Hendaiako Harmonia Orkestrak esku soinua ardatz duen egitaraua aurkezten du. Iñaki Dieguez, ekitaldi honetarako gure gonbidatua, bere talentua erakusteko aukera izango du, bai esku soinularia bakarlarirako lanen bidez, bai orkestraren laguntzaz interpretatutako piezen bidez.

Actions autour de la journée internationale contre les Violences faites aux Femmes

Urtero azaroaren 25ean ospatzen den emazteenganako bortizkerien aurkako nazioarteko eguna kari, Hendaiako Udala eta bere erakunde-partaideak mobilizatzen dira, sentsibilizazio eta prebentzio aste bat proposatzeko. Egitaraua: sentsibilizazio euskarrien banaketa, dantza eta antzerki ikuskizunak, zine-eztabaidak, film emanaldiak, erakusketak, ihes-jokoa, auto-defentsa klaseak, elkartasunezko triatloia eta elkarretaratzea. Herritarrak informatzeko, sentsibilizatzeko eta mobilizatzeko ekitaldi eta ekimen ugari izanen dira emazteenganako […]

TOPAKETA JOSTARIEN 6. EDIZIOA: JOLAS ETA FAMILIA ASTEBURUA GAZTELU ARETOAN!

Asteburu batez, Gazteluko Aretoa gune ludiko bilakatzen da, non bakoitzak, bere adina edozein delarik ere, ongi pasatzeko, trukatzeko eta jarduera berriak ezagutzeko aukera duen. Une goxoak familian edo lagunartean partekatzeko parada ederra, jolasaren plazerrari berriz lotuz. EGITARAUA UNIBERTSOAK Loteria Txikia eta egurrezko jokoak, Lyme Euskadi Goxoki txikiak, Cameroun “Losiè” elkartearen eskutik. Ipuinak kontatzen dituzten etzaulkiak, […]

Gehiengoaren taldea: 2026ko urriaren udal aldizkariko zatia

Euskara Hendaiako udalerriaren lurraldeko hizkuntza gisa ofizialki aitortzea ez da ondoriorik gabeko keinu sinboliko bat, ezta frantses hizkuntzaren tokia zalantzan jartzea ere. Erantzukizunezko ekintza da, gure historiari leialtasuna adierazteko eta gure etorkizun komunean konfiantza izateko modua. Irailaren 30ean, asteazkenean, Herriko Kontseiluak onartutako deliberazioak ez du, beraz, euskararen erabilerarako inolako eskubide orokorrik sortzen eremu publikoan. Ez […]

Herriko Zaintza Planaren ariketa: baieztatu gure mezua jaso duzula

Asteazken honetan, urriak 21, arratsalde hasieran, Hendaiako Udalak SMS bat bidali die Intzura, Harrizabaleta eta Mentaberri auzoetako biztanleei, Herriko Zaintza Planaren (HZP) ariketa baten barruan. Hunkituak diren eremuetan bizi bazara, zure erantzuna lagungarria zaigu, mezua jaso ala ez: horri esker, mezuaren hedapena zein eraginkorra izan den neur dezakegu eta ustezko arazoak atzeman ditzakegu (zenbakia erregistratu […]

Zortzi kanariar palmondo kenduak Hildakoen Monumentuan

Herriko Etxeak zortzi kanariar palmondo kenduko ditu Gerlari Ohien hostailbidean, gurguri gorriek kalteturik. 2024tik goiti gurguri gorrien hedapena murrizteko eta herriko landare-ondare osoa zaintzen saiatzeko xedez plantan ezarririko tratamenduengatik ere, gaur egun zuhaitz batzuk ihartu dira eta ezin izanen dira salbatu. Oinezkoen segurtasuna bermatzeko gisan, kendu behar dira. Horregatik, Hildakoen Monumentuan kokaturiko zortzi palmondo kenduko […]

Legarralde: udalak bere laborantza-proiektua iraunkortzen du

Hendaiako udalak tokiko laborantza iraunkorraren alde daraman engaiamendua jarraitzen du, laborantza-kontratuak izenpetuz Legarralde eremuan.  Urrats handi hori 2018tik goiti abiaturiko lan baten emaitza da, guneko laborantza-lurrak zaintzeko eta banaketa bide laburrei eta arrazoizko laborantzari buruz itzuliak diren etxaldeen jartzea sustatzeko gisan.  2018tik goiti eramana den laborantza-proiektua 2018ko maiatzean, Akitania Atlantikoko SAFERek (Lur-funtsen eta etxaldeen antolaketarako […]

Lehortea: etxebizitzetan agertzen diren kalteen zerrendatzea

Udalak lehorteagatik hondamendi natural egoeraren aitortza eskatzeko prozedura abiarazteko asmoa du. Lehorte garai honekin lotuak izan daitezkeen kalteak zerrendatu nahi ditugu, Estatuko zerbitzuei igorriko zaien dosierra osatzeko. Etxean pitzadurak edo bestelako kalteak agertu direla edo larriagotu direla ikusi duten biztanleak Herriko Etxean horren berri ematera gonbidatzen ditugu. Honako datuak helaraztera gonbidatzen zaitugu: zure izen-deiturak eta […]

Klima Astea 2026: hamar egun Ipar Euskal Herrian bioaniztasuna ezagutu eta babesteko

Klima astearen 6. edizioa iraganen da 2026ko urriaren 2tik 11ra, bioaniztasuna gaitzat harturik. Ibilaldi, tailer, hitzaldi, erakustaldi eta beste hainbat hitzordu izanen dira Ipar Euskal Herri guzian, ttipi eta handiek ama lurraren aberastasuna ezagutu eta gure bizi baldintzak bermatzeko duen garrantzia uler dezaten. Ingurumenaz ari garenean, berotegi efektuko gasen isuriak murriztea datorkigu anitzetan burura lehen-lehenik. […]

Gai-Zerrenda – 2026ko irailaren 30eko bilkura, 18:30ean

I – 2026ko UZTAILAREN 29ko HERRIKO KONTSEILUAREN AKTA ONARTZEA II – DELIBERAMENDUAK Txostengilea: Kotte ECENARRO j. 118.2026 – Herriko Kontseiluak emandako ahalmen ordezkaritzaz auzapezak hartu erabakiak 119.2026 –  Euskal Hirigune Elkargoko 2025eko kontu administratiboak eta jarduera txostena Txostengilea: Jean-Michel ARRUABARRENA jn. 120.2026 –  Ohiz kanpoko diru laguntza ENDAIKA arraun elkartearen alde – Europako eta Munduko […]

Auzo-batzordeen barne araudia

Aurkezpena Auzo-batzordeen barne araudia Izena eman Jar zaitez gurekin harremanetan Aitzin-adierazpena Demokrazia parte hartzailearen aldeko politikaren harira, Hendaiako udalak auzo-batzordeak sortzen ditu. Aholku-instantzia horien helburua da biztanleak tokiko bizitzan parte harraraztea, herritarrak, hautetsiak eta herriko zerbitzuen arteko elkarrizketa indartzea, baita interes kolektiboko proiektuen sortzea sustatzea ere. Auzo-batzordeen ibilera funtsezko baloreetan oinarritzen da: errespetua, arreta, irekitasuna, […]