Gehiengoaren taldea: 2026ko urriaren udal aldizkariko zatia

Euskara Hendaiako udalerriaren lurraldeko hizkuntza gisa ofizialki aitortzea ez da ondoriorik gabeko keinu sinboliko bat, ezta frantses hizkuntzaren tokia zalantzan jartzea ere. Erantzukizunezko ekintza da, gure historiari leialtasuna adierazteko eta gure etorkizun komunean konfiantza izateko modua.

Irailaren 30ean, asteazkenean, Herriko Kontseiluak onartutako deliberazioak ez du, beraz, euskararen erabilerarako inolako eskubide orokorrik sortzen eremu publikoan. Ez du lege-esparrua aldatzen. Euskara Hendaiako lurraldeko hizkuntza dela baieztatzen du, besterik gabe, eta udalak, bere eskumenen esparruan, hizkuntza hori babesten, transmititzen eta balioesten lagundu nahi duela adierazten du.

Bai, Hendaian euskara sustengatzen dugu. Gure ondarearen parte delako eta gure historiari lotuta dagoelako sustengatzen dugu. Frantsesarekin batera sustengatzen dugu, legea eta Errepublikaren balioak errespetatuz. Eta urte luzez egindako lana aberasten eta indartzen jarraituko dugu, euskarak hizkuntza bizia, ikusgarria eta guztion artean partekatua izaten jarrai dezan.