Oposizioaren taldea – Goazen Aitzina: 2023ko urriako udal aldizkariko zatia

Errepublika plazari bizitza eman behar zaio eta oinezkoentzat uztea ororen gogoetan da, baina ezkiak ken eta arbustu txikiak ematea ez da egokia klimaren berotze garaiotan, ezkien itzal freskagaria galduko bailitzan eta horren ordezkatzeko ur turrusten lekua kokatzea ere zentzugabea da ura eskasten ari delarik. Haurrentzako jostalekutxoren bat koka liteke bai eta egurrezko pergolak landare igokariekin.

Aparkatzeko villa Mariako aparkalekua edo Beltzenerako eskaleren ondoko lekua erabiltzea azter liteke edota Vinci sozietatearekin prezio merkeagoak negoziatzea lurpeko aparkalekurako.

Proiektu horrek ororen arteko adostasuna behar du, guztion nahiak, beharrak eta lekuaren berezitasun teknikoak kontuan hartuz. Etengabeko eztabaida behar da, elkar adituz eta hendaiar izpiritua atxikiz.

Goazen Aitzina taldea zuri adi gaituzu.