Lanera ! Udal hauteskundeak atzean geratu dira orain. Herriko kontseilua instalatzeko, ordezkaritzak martxan jartzeko eta udal zerbitzuekin lana antolatzeko behar den denbora igaro ondoren, Auzapeza, bere auzapezordeak eta udal gehiengo osoa erabat mobilizatuta daude aritzeko eta gure egunerokotasunari baita gure udalerriaren etorkizunari lotuak diren dosierrak aitzinarazteko.
Gure engaiamendua sinplea da : adi egotea, hor izatea eta emaitza konkretuak lortzea. Biztanleen itxaropenak ugariak eta zuzenak dira. Seriotasuna, metodoa eta egiteko nahikeri iraunkorra eskatzen dute.
Egiteko nahikeri hori Estatuaren ordezkariekin etengabeko elkarrizketan ere gauzatzen da. Bi hilabetetan bakarrik, Auzapeza hirutan bildu da jadanik Prefetarekin eta Suprefetarekin, gure lurraldeko dosier nagusiak aipatzeko, aitzinamendu zehatzak lortzeko eta biztanleen kezkak aurkezteko.
Irekitzen den agintaldia zorrotza izango da. Energia, iraunkortasuna eta biltzeko gaitasuna eskatuko ditu. Ausardiaz aurre egiten diogu, ardura eta hurbiltasun izpirituarekin. Gure iparrorratz bakarra da interes orokorra eta biztanleen zerbitzua.
Engaiamenduen garaia pasatu da. Ekintzarena osoki abiatua dago orain. Lanera !