Oposizioaren taldea – Hendaia Biltzen: 2023ko urriako udal aldizkariko zatia

EUSKARA

Hizkuntza eskubide bermatzeko Protokoloaren udal aplikazioaren gainean bi urtez elkarlanean aritu ondoren, Euskalgintzaren Kontseiluak gomendio txostena aurkeztu zion Hendaiako Herriko Etxeari, herri mailako hizkuntza politika garatzeko. Txostenaren ondorioa adierazgarria da: «Oinarriak badira, jauzi egiteko garaia da. Orokortasunari begiratzeko aukera badago orain, eta, beraz, Hendaiako Herriak zerbitzu osoa euskaraz [ere] bermatzeari begira koka dezake bere burua». Kultura eta Hizkuntza Politika batzordearen baitan bide orri bat adostu behar genuen protokoloaren aplikazioa finkatzeko herriko etxean. Hala, HENDAIA BILTZENeko hautetsiok gure ekarpenak egin genituen orokortasunaren eta zeharkakotasunaren ikuspegi horren gainean. Zoritxarrez, udal gehiengoak proposamen oro baztertu zuen eta orain urtebete geroago, udal agintaldiaren erdia jadaneko pasaturik, deus ez da plantan ezarri. Ekaineko herriko kontseiluak deliberatu du lanpostu bat sortzea Euskara zerbitzuan, haren misioa finkatu gabe ere. Maleruski badakigu ez dela izanen euskararen herri aitortza lantzeko, ez batzorde estra-munizipala sortzeko, ez eta berdintasunezko elebitasuna bultzatzeko komunikazioan zein udal jardueran. Euskararen zeharkakotasunak oraindik goaitatu beharko du.