Gehiengoaren taldea – 2023ko urtarrileko udal aldizkariko zatia

Urte hastapenean, ez da dudarik oposizioko bi taldeek hitzak aurkituko dituztela Kotte Ecenarro Auzapezaren gehiengoaren hautetsiek egindako lana kritikatzeko. Joko politikoa da, omen. Eta hori ez zaigu interesatzen ! Egunerokoan kezkatzen gaituena Hendaia eta Hendaiarrak dira. Beraz, proiektuen norabidea eta erritmoa mantentzen dugu hiria edertzeko eta gure herritarren bizimodua hobetzeko. Oposizioko hautetsiak mespretxatu gabe, etengabeko borondatea dugu informatzeko, haiekin modu eraikitzailean lan egiteko eta egiten diren ekintzak hendaiarrentzat onuragarriak direla konbentzitzeko.

Obrak, urritasun energetikoa, hezkuntza, kultura… Hori egiaztatu ahal izan duzue orrialde hauek irakurtzean, Hendaia mugitzen da ! Hori guztia finantza kudeaketa zorrotz batean egiten da, goi mai lako zerbitzu publiko bat atxikitzea ahalbidetzen diguna, gure herriko zergak emendatu gabe, hitzeman genuen bezala.

Zoritxarrez, oraindik ere Garai ezegonkorra bizi dugu, eta gure herritar ahulenak dira oraindik eta beti ahulago daudenak. Babesa eman behar diegu : Hendaian, elkartasuna da gure indarra eta gure harrotasun kolektiboa !