Gehiengoaren iritzi orria – 2022ko urriaren udal aldizkariko zatia

Segurtasun handiagoa eta zerbitzu publiko gehiago

Zerbitzu publikoak ezer ez dutenen ondarea dira ! Duela zenbait urte, Hendaiako lurraldean zerbitzu publikoak, osasuna eta segurtasuna berreskuratzeko lanean ari gara. Udaberrian, SOS médecins elkarteak Lapurdi Hegoaldeko Kostaldeko bere bigarren kabinetea ireki zuen.
Hendaiak orain badu, Donibane Lohizune ondotik, elkarte horren ordezkaritza bat. Herritarren osasunbeharrei erantzuteko da eta kontsulta mediko espezializatuei (ginekologia eta erreumatologia) gehitzen zaie. Kontsulta horiek Concha Berri arta eta ahalmen berreskurapen etxean proposatzen dituzte, eta Euskal Kostaldeko Ospitaleko langileek eta ginekologo-obstetrikalariekziurtatzen dituzte.

Hendaiako hiriak arreta berezia ezartzen dio Estatuko zerbitzu publikoen presentziari bere lurraldean. 2023ko lehen hiruhilekoan, CAFen eta CPAMen zerbitzuak, 2020 geroztik Hendaian leihatila bakar batean bildurik, betiko kokatuko dira lehengo Udalaren egoitzan, oraingoaren parean.

Joan den irailaren 27an, Aduanen Zaintza Nautikoko Brigadaren egoitza berriak ere inauguratu genituen, horretarako berritu ditugun bi xaietan. Zortzi agentez eta txalupa azkar batez osatutako brigada horrekin, Hendaiako hiriak segurtasun eta lasaitasun publikoko zerbitzu
gehigarria eskaintzen du lurraldearen, herritarren eta interes ekonomikoeta finantzarioen babesa bermatzeko.

Bestalde, Barne Ministroekin eta Estatuko zerbitzuekin hamar bat aldiz hitz egin ondoren, gure indarrek eta gure kemenak fruituak eman dituzte, polizia nazionaleko langile batzuk hainbat astez hiria jadanik zeharkatzen baitute, Segurtasun eta Hurbiltasun Talde bat sortuz. Talde hori hiru agentek osatzen dute, eta horietako bat salaketak erregistratzen arituko da. Udaletxe zaharreko egoitza berrituetan ere kokatuko dira, udaltzainekin batera.

Azkenik, urriaren 11az geroztik, Pôle Emploi erakundeak Lan Eko zentroarekin duen lankidetza indartzen du, hemendik aintzina Intzura auzoko lokaletan permanentziak segurtatuz, enpresei eta enplegu-eskatzaileei hobeki laguntzeko.

Hendaia zuekin