Gehiengoaren iritzi orria – 2021eko urriako udal aldizkariko zatia

«Hiri inklusiboa nahi dugu». Departamenduaren partaide guztien aurrean, « Biharko Hiri Ttipiak » programaren erronken aurkezpena Hendaiako auzapezak hitz horiekin bururatu zuen. Duela 15 hilabete, udal gehiengoaren proiektuaren norabidea da.
2020ko ekainean engaiamenduak hartu ziren eta apurka gauzatzen dira.
Uda hasieratik, Gaztelu aretoak arrakasta izugarria izan du, eta orain hainbeste jarduera biltzen dituen areto hau gabe nola egiten zen galdetu daiteke. Dagoeneko,
10.000 pertsona baino gehiago elkartu dira gure hiri erdiko berreskuratze gune bihurtu den toki honetan.
Besta batzordearekin, ekitaldi- besten zerbitzuko taldearekin eta udal zerbitzuekin, udan elkarbi- zitzako une goxoak ezagutu ahal izan dira. Goi mailako Guitaralde festibalaren 10. urteurrenarekin hasi zen, nahiz eta osasun egoera hertsagarria eta arauak beti uler garriak ez izan, gure ohiko bestak falta izan genituen, baina guztion indarrarekin, kontzertuak eta animazioak egin ahal izan ziren. Ostegun gauetan Errepublika plazan egin diren kontzertuek arrakasta handia izan dute.
Eraiki aurretik batzuek gaitzetsi duten Kanetako pasabideak, gaur egun, guztientzat ibiladi segurtatea aukera ematen du. Hiri inklusiboa, baita ere, gure bizi-espazioen edertasunaz gozatzeko zailtasun handiena dutenei aukera ematea da. Oinarri berarekin, itsas ospitalearen aldeko itsas etorbideko lanak amaitu ondoren, plazeta berri bat sortu da, Hendaiarrek eta udatiarrek berehala hartu duten elkargune gisa. Hondartzako auzoan, 30 zonak ohiturak aldatu ditu, baina lehenengo emaitza hiri atseginagoa egiten duen trafiko lasaiagoa da.
Hiri inklusiboa eztabaida demokrati- koan parte hartzeko aukera ematea da ere. Gure udaleko kontseiluaren gelaren berritzeak, eztabaidak zuzenean eta keinu-hizkuntza erabiliz, norabide berdinean doa.
Engaiamenduak bete egin dira ere, THPren aldaketa sinplifikatua eskatu dugunean hirigintza-eragiketa guztietan etxebizitza sozialen zatia emendatzeko, udal-kontseiluak bozkatzen duenean alokatze erreal solidarioaren gaineko zerga- murrizketa edo negoziatzen dugunean higiezin proiektu eredugarri bat Orio auzoan.
Zure ustez garrantzitsuenak diren proiektuak aukeratuz bozka dezakezun parte hartze bidezko aurrekontua ere herritarrek bizitza kolektiboan inplikatze hobea izateko bidea da.
Aste batzuen buruan, adinduen kontseilu bat antolatuko dugu, eta hautetsiek arretaz behatuko dituzte « jakintsu » horien iritziak. Dudarik gabe, ohar ainitz adieraziku dituzte.
Duela zenbait urte, krisi nazional gehiegi izan dituen herrialde batean, herritarrentzat tokiko erabaki-maila gustukoena izaten jarraitzen du. Batzuetan erraten den bezala «erasialdi helmenean», zuen hautetsiek erronka kolektiboak ahal bezain ongi kudeatzen dituzte. Jakin ezazue gure udal gehiengoak, bere aniztasunean eta bere eztabaideetan, bere engaiamendu guztiak bete nahi dituela agintaldi denboran.