Agintaldia hasi denetik, gure lan-metodoa argia da: proposatu, kontsultatu, egin. Izpiritu horrekin, ekintza ugari hasi dira 2020ko uztailetik:
- Herri barnea berriztatzeko proiektuaren hastapena, Biharko Hiri Txikiak programaren barnean,
- Udal igerileku berrirako proiektuaren hautaketa eta kredituen aurreikuspena,
- 30 zona hondartzan, Intzura auzoan, eta laster herri barnean,
- Mugikortasun eztien garapena,
- Lan Eko zentroarekin eta Turismo Merkataritza Bulegoarekin enpleguari eta lanbide formakuntzari sustengua,
- GEUZarekin gizarte-politikak sendotzea, Emakume eta gizakumeen arteko berdintasunerako xarta, ahalmen urritasunari buruzko neurriak, diskriminazioen aurkako engaiamenduak,
- TPHaren aldaketa sinplifikatua, etxebizitza sozialen zatia %60ra emendatuz,
- Lur-zergaren beherapena 400 m2 baino gutxiagoko saltokietan,
- Elkartasunezko egiazko alokantzen garapena eta zerga-oinarriaren beherapena,
- Portuari buruz lantalde bat obratzea,
- «SOS Médecins» elkartearen eta espezialitateko medikuen instalatzeko laguntza, ginekologoak, erreumatologoak eta, bereziki, oftalmologoak,
- Lurraldearen elikadura-plana abiatzea,
- Hizkuntza-politika indartzea.
Zerrenda hau ez da bururatua, baina bakarrik bi urteko agintaldiaren ondoren, «Hendaia zuekin» gure programan aurreikusitako proiektu gehienak abiatuak dira. Batzuk arinago aitzinatzen badira ere, gai ahazturik edo bazterturik ez dago.
Gure proiektuak eta gure gogoa sendoak dira. Udal taldea, batua, hendaiarrentzat ari da lanean.
Pasa uda eder bat eta zaindu!