Oposizioaren taldea – Goazen Aitzina: 2024ko urtarrileko udal aldizkariko zatia

Insee erakundearen azken kopuruek diotenez, Hendaiako biztanleria % 11,4 hazi da etengabeko goratze joera batean.

Hendaiaren egungo beharrei biharkoen kaltetan aritu gabe behar diegu erantzun. Biztanleriaren emendatze horri egokituriko egiturak behar ditugu plantan eman.

Ororentzako bizitegiak, merkataritza eta ekonomia azkartzea, herri barnea berriztatzea eta kirol egiturak behar ditugu eta Txingudi bizi arroa kontuan hartzea.

Bideak eta zirkulazio plana, berdeguneak eta laborantza lurrak atxiki behar ditugu. Legarralde proiektua bururatu behar da eta Molereseko lau hektareak laborantzarako utzi.

2023an azkenik hainbat inbestimendu proiektu eman ditu abian udal gehiengoak, lehenago behar zituzten abian eman eta horietako batzuk asmo eskasekoak dira.

Hendaiak Euskal Herriaren mugazgaindiko hiriburua behar du izan.

Gure Goazen Aitzina taldeak jarraituko du urte berri honetan ere gure herriaren eta herritarren alde lanean.

  1. urte berri honetan, os