Gehiengoaren taldea: 2024ko urtarrileko udal aldizkariko zatia

2024an, HENDAIAR PROIEKTUAK GAUZATZEN DIRA !

2018tik goiti, Hendaiako Herriak anbizio handiko gogoeta bat hasi du bere hiri bihotza berriztatzeko eragiketa bati buruz. Proiektu honek hirigunea biziberritzeko eta edertzeko urrats orokor batean parte hartzen du, funtsezkoa baita biztanleen, merkatarien, oinezkoen eta txirrindularien bizi esparrua indartzeko. Operazio hau, hirigunea erakargarriago egiteko jadanik abian diren beste hiri obra batzuen jarraipenaren barnean sartzen da (Jean Jaurès eta Ikastola ikastetxearen zaharberritzea, Gaztelu aretoarena, Kaneta zaldaina egitea, Zubietan/Hegoalde eraikuntza programa, Nere Xokuaren erostea…).

ERREPUBLIKA PLAZA BAT BIZIA, «ELKARBIZITZA» HELBURU DUENA

Hendaiako Hiriak hirigune bat du, ondare, historia, nortasun, ingurumen eta balioetsi behar diren alde on ainitzekin. Erabilera eta praktika berrien bilakaeretara egokitua den egiazko zentralitatea lortzea, hori da hiri eta paisaia antolaketa horren funtsa guztia.

«LORATEGI ESEKI BAT» KANETARENTZAT

Kanetako bistalekua berde jartzen da badian duen egoera aparta baloratzeko. Joannis de Suhigaraychipy hendaiar kortsarioaren oroimena gogoratuko du, Croisic edo Coursic izenekoa.

BARATZE GIROA ERDIALDEKO LORATEGIENTZAT

Harrixabaleta auzoaren eta Errepublika Plazaren artean, leku konfidentzial honek auzoko bizitzan eragina izan lezaketen alde onak ditu. Lorategi hauek leku hauen iragana islatzen duen paisaia sarean kokatzen dira. Eskailerak, paretak, topografia, ondare eraikia… giro eta xarma berezi bat ekartzen dute, Hendaiako bizitza kontatzen dutenak.

IGERILEKU BAT HENDAIAR GUZTIENTZAT

Hendaiako Herriak, egingarritasun eta aurre-programazio ikerketa baten ondotik, eraikuntza berri bat hautatu du gaur egungo ekipamenduaren leku berean, azken hau desegin ondoren. Hendaian proiektuak aitzinatzen dira eta obrak gauzatzen dira ! Hautetsiak eta teknikariak, lanean gira gure herriaren antolaketa eta garapen orekatuaren alde. 2024. urte on eta zoriontsua opa dizuegu, alaitasunez eta anaitasunez betea. Zaindu zure burua eta maite dituzunak.

Hendaye Avec Vous / Hendaia Zeukin