Gehiengoaren iritzi orria

Hendaiarrekin egin

2021ean sartu gira !

Urte aldaketa desiragarria edo beldurgarria ? Nola ausartu 2021 urte ona opatzen ? Urtarrila hilabete honetan, pentsatu nahi dugu azken hilabeteetan, pertsonalki nahiz profesionalki, hunkituak izan diren Hendaiar guztiei. Historiako liburuek garai berri hau gogoratuko dute, bizitzako plazer sinpleenentzako trabagarria, gure jarduera ekonomiko, elkarte, familiar edo egunerokoetarako hunkigarria. Neurri zorrotzak jasan ditugu, portaera berriak hartuz, gure joan-etorriak mugatuz, gure festak eta ohiturak trabatuz, bainan osasun-krisia luzatzen da.

Lehenengo orduetatik, gure zerbitzuak mobilizatu egin dira gure misioen jarraipena ziurtatzeko, artarekin zerikusia dutenak, gure adindun konfinatuen isolamenduari aurre egiteko edo gure hiriko familiarik ahulenei laguntzeko. Eskolaldi inguruko-misioek, haurtzaindegiek, udaltzaingoak edo egoera zibileko zerbitzuek, gure ekipamenduak, eraikinak edo berdeguneak mantentzeak nabarmendu dute zerbitzu publikoaren jarraipenaren beharra gerta ahala gerta.
2020 urteaz, elkartasunaren balorea gogoratu behar dugu, funtsezko balorea baita gure hiriaren kohesio espirituan, eta garrantzi berezia ematen diogulako. Nozio horrek , «arindua» askotan, zentzu osoa hartu du eta unerik zailenak zeharkatzea ahalbidetu digu.
Berriro hautatu gaituzue hitzemandako proiektuak bururatzeko

Gure hendaiar bizimoduaren aberastasuna galdu egin dugu: bizikidetza, hurbiltasuna, gure elkarteetan eta festetan elkarrekin egotearen zoriona… beti ezagutu ditugun eta zenbat falta izan zaigun neurtu ahal izan dugun une horiek.

Beraz, nola ez aipatu gure hiriko “Gaztelu aretoa” proiektu egituratzaileetako baten garrantzia ? Obra hau, garai batean gelditua, azkenik enpreseen e t a o b r a l a r i e n h u t s i k g a b e k o engaiamenduari esker jarraitu egin da, eta hurrengo egunetan amaituko da. Hemendik goiti, eraikin hau hiriaren bihotzerako sarrera markatzen duen itsasargia izango da. Aldi berean, udalak gogoeta egin du eta egiten du programazio ausarta eta kalitatezkoa definitzeko. Zoritxarrez, itxaron egin behar dugu gune berri hau estreinatzeko. Presa dugu erakusteko, baina badakigu gure elkarretaratzeen leku pribilegiatua izanen dela.

Gure agintaldiko proiektuen artean, gure hiri barnearen birkalifikatzeko hasitako proiektuak hurrengo egunetan bilduko gaitu. Topaketetan eta bilkuretan pentsatu genuen elkar aditzea bainan beste formatu batzuetan egin beharko da, osasunkrisiak horretara behartzen gaituen bitartean. Beraz, erakusketa batek eta beste lantalde batzuk gure hiriaren etorkizunean elkarrekin lan egiteko aukera emango digute. Hori da elkar aditzeari buruz dugun ikuspegia.

Gure kezkak gainditu

Hendaiak betidanik erakutsi du bere indarra eta bere nortasuna elkarte engaiamenduarekin eta boluntariotzarekin. Orduan, elkarrekin lan egin dezagun 2021. Urtea elkartasunean, berdintasunean eta garapenean eraiki dadin, eta jakin dezagun gure hurbilekoekin une alaietaz eta zoriontsuetaz baliatzen.

Egiazko URTE ONA opa dizugu!