Guregan konfiantza eman duten bozkatzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Haien babesari esker, gure taldeak emaitza hobeak lortu ditu. Horrek erakusten du tokiko errealitateetan sustraitutako ezker eraikitzaile eta elkartasunaren aldeko baten beharra badela. Emaitza honek erantzukizun handia ematen digu: herritarren ahotsa entzunaraztea eta gure balio sozial, ekologiko eta demokratikoak defendatzea herriko kontseiluan.
Mandatu berri honetan, herritarren beharrei eta interes orokorrari lotutako ezkerra defendatzen segituko dugu. Erosteko ahalmena zaintzea lehentasun nagusietako bat izanen da. Horretarako, urte osoan bizitzeko etxebizitza eskuragarriak sustatuko ditugu, baita hurbileko zerbitzu publikoak eta elkartasun ekimenak ere. Ingurumenaren babesa funtsezkoa da: espazio publikoen berdeztatzea, baliabide naturalen zaintza, bizi kalitatearen hobekuntza eta mugikortasun eztiak sustatzea.
Jendarte lotura gure engaiamenduaren erdigunean egonen da. Belaunaldien arteko harremanak eta elkarte sarea indartu nahi ditugu, baita diskriminazio eta indarkeria mota guztien aurka borrokatu ere.
Euskararen aldeko engaiamendua berresten dugu. Gure hizkuntza ondare bizia eta aberastasun kolektiboa da, eta bere presentzia bizitza publikoaren alor guztietan sustatzen segituko dugu.
Kasu eginen diegu gardentasun demokratikoari eta herriko diruaren kudeaketa arduratsuari. Iazko %7,5eko ondasun zergaren igoera, eta aurten beste %5ekoa, aurrekontu hautuak argi azaldu behar dira eta herritarrekin partekatu.
Gure oposizio modua eraikitzailea eta arretatsua izanen da.