Oposizioaren taldea – Vivre Hendaye: 2026ko Ekainaren udal aldizkariko zatia

Berriz ere, mila esker martxoko hauteskundeetan erakutsitako konfiantzagatik. Vivre Hendaye-k 25 urteko hegemonia hautsi du. Gehiengoak 24 eserleku ditu (2.652 boto) eta oposizioak 9 (3.333 boto): 5 abertzaleek eta 4 gureak. Hauteskunde arauak errespetatu behar dira. Oposizio eraikitzailea izanen gara: interes orokorraren alde eginen dugu eta herriaren ongiaren aurkakoari irmoki uko eginen diogu.

Lehen osoko bilkuran, kanpainan aipatu ez zen zergen %5eko igoeraren aurka bozkatu genuen (bi urtetan +%12,5). Zergak igo beharrean, gastuak gutxitzea zen logikoena, 32M€-ko zorrak aurrekontu-marjina itotzen baitu. Kudeaketa gardena defendatuko dugu.