Oposizioaren taldea – Hendaia Biltzen: 2022ko ekainaren udal aldizkariko zatia

Udal gehiengoan parte hartzeari utzi ondoren, hau da gure lehen artikulua herriko aldizkarian. https://www.facebook.com/HendBiltzen ere segitzen ahal gaituzue edo gurekin harremanetan sartzen .

Goldea idien aurretik

Hiriaren erdigunea birmoldatzearen alde gaude. Baina ez nolanahi: erdigune osoa kontuan harturik baizik. Kanetatik Harrixabaletara, Gaztelu Zaharretik Irandatzera. Proiektu egituratzaile hau ez da mugatu behar itxura aldaketa batera eta Errepublika plazaren bidearen berritzera. Prospektiba lan hori operazio fasea baino lehen burutu behar zen, 2022-2023 urteetarako aurreikusitako lanak hasi aurretik.

Antolamendu eskema orokorrak barnebildu beharko zituen, besteak beste, eremu horren zirkulazio plana eta beste auzoekiko loturak, aparkaleku publiko bat egiteko aukera, are gehiago Errepublikako plaza oinezkoentzat osorik edo zati batean erabaki izan balitz. Gainera, hiria hirian gainean eraikitzeko eta etxebizitza eskuragarriak eta merkataritzaren garapena sustatzeko estrategia ere definitzekoak dira. Maiatzaren 18ko Herriko Kontseiluan Laetitia Navarronen hitz hartzea beharrezkoa izan da komunikazio bat abiatzeko lan horiei buruz hendaiarrei eta merkarariei zuzendua.

Azkenik, zuhaitzak mantentzearen gaia ez da bigarren mailakoa. Izan ere, geltokiko eta hondartzako azken obrak ikusirik, ingurumenaren zaintza kontuan hartzekoa da.