Oposizioaren taldea – Goazen Aitzina: 2022ko urriaren udal aldizkariko zatia

Eskola sartzearekin batera Hendaia auto lerroz eta nolanahiko aparkatzez bete zaigu eskola inguruetan. Gurasoei haurrak lasaiago eramateko aukerak eskaini behar zaizkie lehenbailehen.

Klima beroketak bizimodua aldatuko digu.

Beroteek hondamendiak ekarri dituzte: suteak, ur murrizketak, kutsaduragatik hetsi hondartzak… inork zalantzarik bazuen, naturak gogora ekartzen digu planeta zaindu beharrean garela eta gutako bakoitzak behar duela bere mailan aritu.

Herriko Etxean ere berdin: herria berdetu behar dugu, energia aurreztu… eta horretarako, gutxiengoaren taldeek leku handiagoa beharko genuke gauzak erabakitzerakoan, orain arte, maiz, gauzak erabakirik direnean ematen baitzaizkigu jakitera.

Zerbait erran nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan