Oposizioaren taldea: 2021eko ekaineko udal aldizkariko zatia

Urte honetan Covid 19aren krisiak gogorki jo du hainbat jenderen ekonomia eta ez zaigu ongi iruditzen auzapezak eta gehiengoak agintaldiko lehen urte honetan lur eraikien gaineko zergak %5 emendatu izana. Hendaia da igoera handiena egin duten euskal herrietako bat!

Inbestimenduetarako proiektu izartzat lehengo agintaldiko proiektu bera omen dute: igerilekua!

Ez da batere argi zein asmo duten: batzuetan Dongoxenean, bestetan Hendaiatik kanpo, orain berriz ere orain dela hiru urte bazter utzi zuten lekura itzuli omen dira…

Inbestimendu garrantzitsua da Hendaiarentzat eta harrigarri zaigu ikustea udal gehiengoa ez dela lurraldearen «Igerileku plana» daraman eta diruztapen aukerak aztertzen dituen EHEren kirol azpiegituren batzordean.

Legarraldeko lau laborariak deskontent ditugu, herriak bazter utzi baititu egin behar zituen guztiak behin hauteskunde garaia bukatu denean.

Herri barnearen berriztapenerako kanpoko kabinete batek aurkeztu duen proposamenak ez du kontuan hartu aparkalekuen beharra, eta De Gaulle etorbidea norabide bakarrean eman nahia Behereko kartierra edo Partxetegia aldea lasaiago egitearen aurka doa, hara joanen baitira auto guztiak.

Uda ona ukan dezazuela !

Xantza on Sylvie Estomba gure kideari eta kide ukan genuen Mikel Berrari…beren gaitasun guztiak gure bizi arroaren zerbitzura jartzeko prest baitira, zuen laguntzarekin, zuen bozarekin, ekaineko azken bi igandeetan.