Ikasturte hasiera ohiko moduan egin da Hendaian, iragarpen berezirik gabe. Alta, eguraldi nahasmenduak gero eta ugariagoak dira. Ezin dugu hurrengo beroaldiaren zain egon: aitzinetik jokatu eta gure hiria egokitu behar dugu.
Espazio publikoak landarez hornituz, itzalguneak sortuz eta lurzoruak iragazkorragoak eginez, ikasteko eta lan egiteko baldintzak hobetzen dira, eta, aldi berean, Hendaia klima-aldaketara egokitzen dugu. Eraikin publikoen berritze termikorako benetako plan bat egitea ere ezinbestekoa da.
Ikasturte hasierarekin batera, halaber, udako bisitari kopuruari buruzko eztabaidak itzultzen dira. Gure lehentasuna urte osoan bizirik dagoen hiria eraikitzea izan behar da: hendaiarrentzako etxebizitza segurtatzen duena, familiak bertan instalatzeko eta bizitzeko aukera ematen duena, gure saltokiak babesten eta urte osoko ekonomia garatzen duena.
Nolako Hendaia nahi dugu biharko? Urte osoan bizitzeko eta etxebizitza aurkitzeko aukera ematen duen hiria; gure haurrek beren etorkizuna bertan irudika dezaketen hiria; merkataritza eta elkarte-bizitza garatzen dituen hiria; euskarak bere lekua duen hiria; eta herritarrak erabakietan parte hartzen duten hiria.
Hendaia Biltzenek hori guzia defendatzen segituko du.
Urritik aitzina, zuen etxeetara etorriko gara atez ate, agintaldiaren hasieraz hitz egitera eta, batez ere, zuen zailtasunak, ideiak eta lehentasunak entzutera.
Hiri bat ez da soilik kontseiluetan edo herriko etxeko bulegoetan eraikitzen. Bertan bizi diren pertsonekin eraikitzen da, lehenik eta behin.
Beraz, zuen atea jotzen badugu, ireki iezaguzue!
Paulo Arzelus Aramendi, Céline Cotinat, Iker Elizalde, Claire Legardinier et Laetitia Navarron.