Oposizioaren taldea – Goazen Aitzina: 2024ko maiatzako udal aldizkariko zatia

Bigarren agintaldiaren 4 urte pasa eta 3,3 millioi € besterik ez ditu gehiengoak inbestitu, agindu zituen 31 millioietatik.

Halere, zorra 18 milioi €koa da eta 28 milioi aurreikusiak dituzte gastatzea 2024-2026 aldian! Horrek zorra areagotuko du nabarmen eta zergak goratuko dizkigute.

Auzapezak hainbat aldiz erran du inbestimenduek 50 urtetarako gastua dakartela eta hurrengo belaunaldiek ordainduko dituztela. Kezkagarria da zor hori gure ondo- rengoei uztea.

Guk ahalegin guztiak eginen ditugu herria ez dadin sobera zorpetu eta behar dituen zerbitzuetan erabil daitezen herriaren diruak.