HONDARRIBIKO AIREPORTUA: HENDAIARREN AHOTSA ENTZUARAZTEA

2026ko maiatzetik goiti, udalak Frantziako agintarien aldean eramaniko urraspideak indartzen ditu, Hondarribia/Donostiako aireportuari loturiko Frantzia eta Espainiaren arteko hitzarmenaren urratzearen, segurtasun erronken eta harrabots trabagarrien aitzinean. Puntua Kotte Ecenarro auzapezarekin. Badu zenbait urte traba horien berri ematen duzula. Zer da zure kezka gaur egun? Biztanleek maiz aipatzen dizkigute aireko trafikoak eraginiko trabak: harrabotsa aireratzean eta […]

Hendaiak kultur denboraldia abiaraziko du irailaren 25 eta 26ko asteburuan

Irailaren 25 eta 26ko asteburuan, Hendaia martxan jarriko da bere kultur denboraldiari hasiera emateko. Mediatekak, Mendi Zolan kulturguneak, Gaztelu Aretoak, Errepublika plazak eta Les Variétés zinegelak ateak irekiko dituzte bi egunez, asteburu honetan hasi eta 2027ko udaren hasierara arte iraunen duen denboraldiari hasiera emateko. Antzerkia, dantza, musika, zirkua, erakusketak, literatur solasaldiak eta haurrentzako proposamenak elkarren […]

Hendaiako herriko etxearen dirulaguntzak – Emate araudia

Hitzordua eskatzeko: 05 59 48 23 29 Dirulaguntza eskatzeko txosten osoaren ale bat 2026ko azaroaren 25a aitzin itzuli behar da GARRANTZITSUA Osorik, eranskinak eta guzti, ez datorren txostenik ez da aztertuko. Elkarteari itzuliko zaio, osatzeko eman behar dituen informazio guztiak igor ditzan zain. Ordainketa mandatuen erreferentzia bakarra antolatzeko programa indarrean jarri dugu; ondorioz ezinbestekoa da […]

2026 Hendaiako Garapen Jasangarriaren Astea

2026, Uraren joairatik jokatu Hendaiako Udala eta CPIE Euskal Itsasbazterra urtero elkarretaratzen dira publikoari ekintza zehatz eta gogoeta hitzordu bat proposatzeko gisan, Garapen Jasangarriaren Astearen harira, aurten irailaren 25etik urriaren 4ra antolatuko dena. Edizio guzietan bezala, elkarteak, enpresak, ikastetxeak, erakundeak eta partikularrak egitarauaren apailatzean eta animatzean parte hartzera gomitatuak dira. Helburu bera dute: garapen jasangarriaren […]

Bidasoa Folk (Hendaiako egitaraua)

Kospeistar taldearen kalejira: Akitaniako Kospeistar taldeak Balkanoetako musika tradizionaletan aurkitzen du inspirazioa, eta musika erritmiko, alaia eta emozioz betea eskaintzen du. Taldeak Hendaiako kaleetan barrena jarraitzea proposatzen dio publikoari, musikaren erritmoari jarraituz. 17:00 > 18:00 Hondartzako auzoan (Irteera Zokoburutik palmondoaren biribilguneraino) 18:45 > 19:20 Errepublika Plaza > Gaztelu Zahar pilotalekua 19:30 – Gaztelu Zahar pilotalekua: […]

Mugikortasun eztiak: COP31 Bike Ride-ri harrera eskaintzen dio Hendaiak  

COP31 Bike Ride, klimaren aldeko munduko hiritarren aldizkako bizikleta lasterraldi handienaren frantses etapetako lehena izanen da Hendaia, heldu diren uztailaren 21 eta 22an. Joan den maiatzaren 28an Brasilgo Belem-etik abiaturik, 23 000 kilometro baino gehiago kurritu eta lau kontinente zeharkatuko ditu ekimen honek, Turkian, Antalya-n bukatzeko, bertan baita COP31 burutuko, 2026ko azaroan. Kari horretara, bi […]

Hendaiako 25 kolegioko ikasle, departamenduko lehen “Angela” enbaxadore

Hezkuntza taldeekin, hautetsiekin eta Emazteen eta Familien Eskubideei buruzko Informazio Zentroarekin (EFEIZ) bildurik, hogeita bost kolegioko ikaslek Angela enbaxadore agiria lortu dute, zenbait hilabeteren engaiamendua eta sentsibilizazioaren sari gisa. Nehoiz ikusi gabea departamenduan. Segurtasunerako eta Delinkuentziaren Prebentziorako Tokiko Kontseiluko ekintzen harira eramaniko ekimen horren helburua zen gazteak karrikako jazarpenari eta irain sexistei buruz sentsibilizatzea, Angela […]

Oposizioaren taldea – Hendaia Biltzen: 2026ko ekainaren udal aldizkariko zatia

Guregan konfiantza eman duten bozkatzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Haien babesari esker, gure taldeak emaitza hobeak lortu ditu. Horrek erakusten du tokiko errealitateetan sustraitutako ezker eraikitzaile eta elkartasunaren aldeko baten beharra badela. Emaitza honek erantzukizun handia ematen digu: herritarren ahotsa entzunaraztea eta gure balio sozial, ekologiko eta demokratikoak defendatzea herriko kontseiluan. Mandatu berri honetan, […]

Gure hondartzetan, Frantziako sorosletik hoberenak Hendaian trebatzen dira

Asteazken goiz honetan, maiatzaren 27a, formakuntzan diren hogei bat igerizain sorosle Hendaiako hondartzan jarri dira. Vincent Bousignère polizia maiorra eta Porge Océango hondartza-buruaren gidaritzapean, Frantziako itsasbazter osoa zaintzeko prestatzen ari dira bertan. Hautu horrek badu zentzu. Frantzia mailako formakuntza, hondartza paregabea Urtero, CRS errepublikako segurtasun konpainiaren zuzendaritza nagusiak hauta bera egiten du: Frantziako igerizain sorosle […]

« Agir contre le logement vacant » nazio mailako sarean sartzen da Hendaiako Udala

2022an, etxebizitza hutsak urte osoan alokatuak izateko abian ezarri estrategia azkartzen du herriak. Urte osorako eskuragarri diren etxebizitza eskaintza garatzeko gisan duela zenbait urte abian ezarri bizitegi hutsei aurre egiteko borrokan urrats berria osatzen du 2026ko otsailaren 25eko Herriko kontseiluan aho batez onartu erabaki honek. Nazio mailako sarea kolektibitateen zerbitzuko Etxebizitza hutsak desagerrarazteko helburu bateratuaren […]

KORRIKA BADATOR… HENDAIARA! 

Martxoaren 19an Atharratzetik abiatu den 24. Korrika Hendaiatik martxoaren 25eko goizean pasako da, Bilbon 29an bukatu aitzin. 1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen lehen KORRIKA antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Bere euskararen aldeko engaiamenduaren baitan, Hendaiako Herriak urte anitz darama AEK eta helduen alfabetatzea laguntzen. Hori dela eta, […]

HENDAIA EUSKARAZ, hamazazpigarren aldia

Martxoan, Hendaia euskaraz bizi da! Badu 17 urte Hendaiaren bihotza euskararen erritmoan taupaka ari dela udaberri guztiz. Martxoa euskararen hilabetea bilakatzen da: bizitasun hats bat irakurtzeko, entzuteko, trukatzeko, ikasteko, parte hartzeko… eta batez ere euskaraz bizitzeko. Hendaia Euskaraz ekitaldi bat baino gehiago da: Udalaren engaiamendu sendo eta jarraikiaren adierazpena da, elebitasunaren eta euskal kulturaren alde. […]