Hendaiako “hiri barnearen” bisita
Frantziako Besta Ederrenen elkarteak gure Hiri Besta – Euskal Bestari bere labela eman berri dio. Aitortza honek belaunaldiz belaunaldi gure nortasuna, kultura eta elkarbizitza islatzen dituen besta bat goraipatzen du. Nazio mailan jasotako ohore honek ez du soilik gure kultura-aberastasuna nabarmentzen, baizik eta antolaketaren kalitatea, elkarteek duten inplikazio handia eta ekitaldiaren erakarpen turistikoa ere bai. […]
Bai urte osoko etxebizitzari, ez iruzurrari ! Konpentsazio neurria 2022ko martxoaren 5an onartu bazen ere, 2023ko martxoaren 1etik da eraginkorra; beraz, hiru urteko gibelapenarekin neurtzen ahalko ditugu ondorioak. Hau da, egiazko lehen bilana 2025eko sasoiaren ondotik egiten ahalko dugu. Interes orokorraren aintzinean zenbait hautetsik, hala nola Hendaiako auzapezak eta gehiengoak, nahiago izan dute interes partikularrak defenditu, komertzioaren […]
1985etik hona, Antzerkiaren Maiatzak herria zuzeneko ikuskizunen erritmora jartzen du dantzan. Aurten, Hendaiak festibalaren 40. urteurrena ospatuko du eta 40. edizioa; Frantziako karrika arteen festibal zaharrenetako bat bihurtu da denborarekin. Alde batera utzi ezinezko kultura hitzordu hori artea biztanleengana ahal beste hurbiltzeko nahiak sortu zuen. Florida kaietatik Gaztelu Zahar frontoira, festibalak bilakaera egiten jakin du, […]
Martxoaren 30an, Beltzenea auzoko Daniel Ugarte pilotalekua bete-betea zen, Hendaiako Herriko Etxeko Hezkuntza eta Haurtzaroa eta Euskara zerbitzuek antolatu Eskolarteko 10. Euskal Kantu Txapelketaren karietara. Udaberriko eguzki ederra lagun, guraso eta haurrak elkartu ziren, euskararen hilabeteari amaiera ezin ederragoa eskaintzeko. 10. edizio hau berritasunaren zeinupean kokatua zen: errepertorio modernoagoa, data martxora atzeratua, eta Udalak haur […]