Urtarrilaren 21ean (astelehena) Herriko zerbitzuak hetsirik egonen dira Bixintxoko besten karietara. Besten egitaraua kontsultatu Margolarien erakusketa zabalik egonen da 14etatik 19etara. Artikulua ikus
Bixintxo bestak atean ditugu: 2019ko urtarrilaren 18tik 27ra Egitaraua xeheki ikus ezazu hemen beherean edo esku orrian (lehio berria) (pdf – -1 – nouvelle fenêtre) 2019ko besten nondik norakoan zerbait berri dugu: aterpean eginen den Pintxo potea, Herri Kantuk animaturik, lehen larunbateko arratsean. Bestak etorri bitartean, nota itzazue zuen agendetan honako urririkako ikuskizun hauek: Urtarrilaren 18an, “LAIDA PILOTA” musikazko […]
Hemen da Kulturagenda berria! Hendaiako Kultura Zerbitzuak kulturagenda berria aurkezten dio publikoari, 2019ko urtarriletik ekaina bitarteko aldirako. Kultur Agenda telekargatu (lehio berria) (pdf – -1 – nouvelle fenêtre) Bakarrik Taulagainean Festibala: otsailaren 15, 16 eta 17etan eginen da, Mendi Zolan kulturgunean 3 ikuskizunen egitaraua, artista batekin taulagainean. 02/15 – Abraxas konpainia: “Arsène Folazur” (antzerkia) 02/16 […]
Besta Batzordeak eta Hendaiako Danborrada elkarteak Danborradaren entseguen datak ezagutarazten dizkizuete: Abenduaren 29an (larunbata): Errepublika Plazan 11:00etan Urtarrilaren 5ean (larunbata): Geltokiko lehen mailako eskolan 11:00etan Urtarrilaren 10ean (osteguna): Intzurako 1. mailako eskolan 19:00etan Urtarrilaren 12an (larunbata): Dongoxenia, jokoen ondoan 11:00etan Urtarrilaren 16an (asteazkena): Mimosa etorbidean, hondartza auzoan 19:00etan Danborrada, bestetako momentu azkarra!
HARRERA MOTA ETA KUDEAKETA Harrera zerbitzu hau borondatezko zerbitzua izanik, Hendaiako eskoletara joaten diren haurren gurasoei eskolaldi inguruko hainbat harrera mota eskaintzea hautatu du Herriak: Goizeko harrerak, 7:30etik 8:30era: eskola orotan. Eguerdiko pausako harrerak, 12:00etatik 14:00etara: Otordua eta animazioa lehen mailako eskola orotan, Otordua eta aisialdia edo pausaldia ama eskoletan Eguerdiko zaintzak, 12:00etatik 12:30era eta […]
Hendaiako Udalak jakinarazten dizue etxe hondakinen bilketa ezberdinak nola antolatuko diren urte bukaerako besten karietara: – Kutxa eta poltsa horiak : Abenduak 27 eta urtarrilak 3 (ostegunak) hiri osoan – Etxe-hondakinak: Bilketa normalak abenduak 24 eta 31 (astelehenak). .
Eguberriko festen karietara, aparkatzea dohainik izanen da: 2018ko abenduaren 22tik 2019ko urtarrilaren 6ra Eguberriko bestak Hendaian (frantsesez) (leiho berria)
Téléthon Hendaian iragan da 2018ko abenduaren 7, 8 eta 9an. Milesker parte hartzaileei! Urtero bezala, hainbat hautetsik, haietan Marie Cezak, animazio ezberdinak proposatu dituzte elkarte ezberdinekin partaidetzan. Abenduaren 7an (ostirala) 20:00: Gaualdia Mendi Zolan kulturgunean Hasteko: Kontzertua Zarpaï Berriak taldearekin Gero, pausa: matahamiak, kafea eta txokolatearekin Ondotik: Antzerkia “Entrées-sorties” Petit Théâtre de Chechenia taldearekin […]
GIBak antolatzen dituen hizkuntza bikoteek hobetu nahi duzun hizkuntza ikasten edota erabiltzen laguntzen dizute, zuk ere berdin laguntzen diozularik zeure bikotekideari! Atsegina da eta urririk! Zer da hizkuntza-bikote bat? Bikote bat, hizkuntza desberdinetako bi pertsonen arteko jakitate trukaketa bat da. Norberak bere hizkuntza eta kultura ezagutarazten dizkio besteari. Sistema horri esker, hizkuntza kurtsoen osagarri baita, […]
Gazte Informazio Bulegoko animatzaile taldeak laguntza eta informazioa eskaintzen du eta proposamenak egiten: Harrera eta informazio gunea Zure beharrei erantzuteko dokumentazio eguneratua duzu eskura (CIDJ, CRIJ Akitania Berria fitxak, toki mailako dokumentazioa…) Internetera libreki sartzeko (6 leku) Ziberpuntu labelarekin, 6 informatika leku daude nor bere kontura interneten surfeatzeko, testu tratamendua egiteko… Dokumentuak eskanea litezke. Pertsona bakoitzeko […]
Hemen dituzue Hendaiako Herriak argitaratu dokumentu ezberdinak.
Olentzero Rock IPK hendaiar elkarteak antolatzen duen elkartasun ekitaldia da! Gizarte eta kultura animazio hau elkartasunezkoa da eta jendeen parte hartzeari zabalik da; «jostailu bat, sartze bat» ideiatik sortu zen eta hala da oraindik ere ekitaldiaren leloa. Aurten zazpigarren urtea du antolakuntzan IPK Iparraldeko Prod elkarteak. 2018ko azaroaren 30etik abenduaren 2 arteko programa Azaroaren 30etik abenduaren 2 […]