Korrika badator… Hendaiara!

Martxoaren 31n Amurriotik abiatuko den 22. Korrika Hendaiatik apirilaren 9tik 10erako gauean pasako da, Donostian bukatu aitzin.  1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen lehen KORRIKA antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da, eta aurten 22. edizioa dugu. Beti bezala, azkeneko Korrika bukatu zen probintziatik abiatuko da, hots aurten Arabako Amurriotik, […]

Ahalmen Urritasunaren Hendaiako Astea, martxoaren 28tik apirilaren 3ra

Ahalmen Urritasunaren Hendaiako Astea heldu zaigu, martxoaren 28tik apirilaren 3ra. Osasun krisia zela eta bi urtez bertan behera utzia izan ondoren, aurtengo aldiak berriz ere gonbidatzen gaitu guztiak, ahalmen urritasun bereziren bat izan ala ez, ahalmen urritasunaren gaia eta laguntzaileen zeregina ezagutzera eta giro atseginean biltzera. Animazioak, mintzaldiak eta erakusketak izanen dira, bisitariek aukera ukan […]

Hendaia Euskaraz 2022 – Egitaraua

Euskal ondarearen inguruko erakusketa Otsailaren 23tik martxoaren 12ra Asteazkenetik larunbatera 10:00 – 13:00 / 15:00 – 19:00 EGAK artista plastiko taldearen eskutik. Mendi Zolan kulturgunean Ornitologia Martxoaren 1ean, 9:30 – 11:30 Txingudiko badian Natura ateraldia euskaraz. CPIE Euskal Itsasbazterrak antolaturik. Izen-ematea (berantenaz bezperan): 05.59.74.16.18 / . Hitzordua izen-ematean zehaztua. Zine-topaketa Martxoaren 1ean, 20:30 Lander Garroren […]

Hendaia Run Strava txapelketaren bigarren zatia heldu zaigu!

Aurten, Gazteria eta Numerikoa Zerbitzuak hilean kirol erronka bana proposatuko die hendaiarrei kirol eta erronka zaleen Strava aplikazioaren bitartez. Aplikazio horri esker, erabiltzaileak atxiki ditzake, GPS bidez, aire zabalean egin dituen kirol jardun guztien nondik norakoa. Hil berri, zati berri Urtarrileko txapelketaren ondoren, hona otsaileko txapelketa! Otsail hastapen honetan, Gazteria eta Numerikoa Zerbitzuak txapelketa berria […]

Txapelketa berria Jokoen Lurrerako: Hendaia Run Strava Txapelketa!

Aurten, Gazteria eta Numerikoa Zerbitzuak hilean kirol erronka bana proposatuko die hendaiarrei kirol eta erronka zaleen Strava aplikazioaren bitartez. Aplikazio horri esker, erabiltzaileak atxiki ditzake, GPS bidez, aire zabalean egin dituen kirol jardun guztien nondik norakoa. Hendaia “Jokoen Lurra 2024”. Hendaia hiri kirolari eta bizia da, ofizialki «Jokoen Lur 2024» labelduna. Herriak, engaiamendu horren bitartez, […]

TÉLÉRAMA FESTIBALA HENDAIAKO ZINEMAGELARA DATORKIGU.

Télérama Zinema Festibalak 24. edizioa eginen du urtarrilaren 19tik 25era. Horren harira, Frantzia osoko 450 zinemagelatan proiektatuko dira berriz ere 2021eko film onenaren saria ukan duten hamasei film, bai eta beste sei film ere estreinaldian, saio bakoitzagatik 3,50 euro besterik ordaindu beharko ez direlarik aldizkaritik moztu beharreko pasea aurkeztuz gero. Hendaiako Variétés zinemagela sei urtetik […]

Hendaia, Irun eta Hondarribiko auzapezak etorkinen egoera aipatzen dute

Joan den martxoan, Bidasoa-Txingudi Mugaz gaindiko Partzuergoa eratzen duten hiru udalerrietako alkateak garen aldetik, jendaurrean, jakinarazi genuen kezkatu egiten gintuela mugan berriro ere kontrol finkoak ezarri izanak eta migratzaileek Bidasoa zeharkatzeko saioek sortzen ari ziren egoerak. Era berean, agintari eskudunei adierazi genien gure kezka, idatziz. Berriro ere mugak ezartzea harrigarria eta deserosoa da gure komunitatearentzat, […]

Hendaia hautatua izan da mundu osoko olinpiar eta paraolinpiar ordezkaritzak hartzeko

Hartu da erabakia eta hona hemen emaitza: Hendaia izanen da Paris 2024ko Jokoak prestatzeko zentro eta, halatan, Olinpiar Jokoen abentura handian hartuko du parte. «”2024 Jokoen Lurra” labela lortu ondoren, Herria bere kirol ekipamenduetan olinpiar eta paraolinpiar ordezkaritzak hartzeko ere aurkez zitekeen hautagai», azaldu du Jean-Michel Arruabarrena kirolaren eta Gazteriaren ardura duen hautetsi eta Jokoen […]

Hendaiako Herriko Etxeak antolatzen duen %100ean berde den argindarraren eta gas naturalaren taldekako erosketaren hirugarren aldia

Argindar eta gas fakturen kostua murriztea kolektibitate bereko biztanleak bilduz? Horixe du Hendaiak proposatzen, Wikipower sozietatearekin elkarlanean. Hendaiako Herriak bere lehentasunen erdian eman ditu ekonomia eta energia gaiak. Hartara, energien taldekako erosketaren hirugarren aldia antolatzen du orain. Ekintza horrek herriko biztanleei eta enpresa txikiei energia fakturetan aurrezteko aukera emateko helburua du, bai eta energiaren gaiaz […]