2019ko urtarrilaren 29ko herriko kontseiluaren bilkuraren bilduma

Dokumentua kargatu (leiho berria)

KE.RS – 054.2019

Bi mila eta hemeretzigarren urtean, urtarrilaren 29an, asteartearekin, 18:30ean, Herriko Kontseilua bildu da, Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean.

Bertatuak

BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza) – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., ELIZALDE j., CAZALIS and., POLA LAKE and., ARRUABARRENA j. (auzapezordeak) – LEGARDINIER and., CAMACHO SATHICQ and., DAUBAS j., ANSAULT LECUONA and., DURANDEAU j., VESGA SORONDO and., HARAMBOURE and., DIAS j., MOUNIOS ADURRIAGA and., BOURROUILH PAREGE j., CAUBET LECUONA and., FRUCHART j., CEZA and., IRASSART ESTOMBA and., BERRA j., DUHART ETCHENAUSIA and., POUYFAUCON j. ZUBIETA and., BALANZATEGI j. 001.2019 deliberamendutik 010.2019 deliberamendu arte, eta DESTRUHAUT j.

BARKATUAK:  GIANSANTI j., ahalordea TRANCHE jaunari emanez, VARELA and., ahalordea LEGARDINIER andreari emanez, CAMBLONG j., ahalordea ELIZALDE jaunari emanik, eta TENA j. ahalordea KEHRIG COTTENÇON andreari emanik.

EZ ZEN BERTAN IZAN: BALANZATEGUI jauna 011.2019 zk., 012.2019 zk.
eta 013.2019 zk. deliberamenduetan.

BILKURA IDAZKARIA: Christelle CAZALIS and.

Bilkuraren quoruma bete dela baieztatu ondoren, auzapez jaunak hasiera eman dio bilkurari.

Herriko kontseiluaren aktak

I – 2018KO ABENDUAREN 19KO HERRIKO KONTSEILUAREN AKTA ONARTZEA

Auzapez jaunak 2018ko abenduaren 19ko bilkuraren bilduma CAZALIS andreari, bilkura idazkari den bezainbatean, irakur dezan galde egin dio.

Dokumentua bozetara jarri da, biltzarrak onar dezan.

AHO BATEZ ONETSIA

Biltzarra hasi aitzin, auzapez jaunak jakinarazi du urtarrilaren 24ko agindu batez prefetak baieztatu duela Hendaia Herria 40 000 biztanletik 80 000 biztanle arteko herrien demografia mailara igotzea.

II – DELIBERAMENDUAK

Gai zerrendari ekin zaio gero:

TXOSTENGILEA: Kotte ECENARRO

001.2019 – HERRI KONTSEILUAK EMAN AHALMEN ORDEZKARITZAZ AUZAPEZAK HARTU ERABAKIAK

Auzapez jaunak azaldu ditu Herriko Kontseiluak 2014ko apirilaren 28ko eta 2015eko urtarrilaren 7ko deliberamenduen bitartez eman zizkion ordezkaritzak baliatuz hartu dituen erabakiak.

Herri Biltzarra jakinaren gainean da. Ez da bozkatzen.

002.2019 – 2019. URTEA – AURREKONTU ORIENTABIDEEN EZTABAIDA

Aurrekontuen Orientabideen Eztabaidari dagokionean, auzapez jaunak pasarte zenbait irakurri ditu hautetsi orori igorri zaien dokumentutik, biltzarrean eztabaida sor dadin

Eztabaidatu ondoren, auzapez jaunak Aurrekontu Orientabideen Eztabaida hori bozka dadin proposatu du.

AHO BATEZ ONETSIA

003.2019 – AUZAPEZARI 2019ko URTEALDIKO AURREKONTUA BOZKATU AITZIN INBESTIMENDU GASTUAK EGIN ETA AGINTZEKO BAIMENA EMATEA

Auzapez jaunak biltzarrari eskatu dio honako gastu hauek egiteko baimena eman diezaion:

  • 1 100 000 € aurrekontu nagusitik,
  • 190 000 € Laket Portuaren Aurrekontu Erantsitik.

AHO BATEZ ONETSIA

TXOSTENGILEA: Richard IRAZUSTA j.

004.2019 – TEKNIKARI LAGUNTZAILE BAT KONTRATATZEA ETA ADMINISTRAZIO LAGUNTZAILE LANPOSTU BI HESTEA

Lanpostuen bilakaera, zerbitzuaren beharrak eta betetzen diren zereginak kontuan hartuz, honako hau proposatu zaio Herri Biltzarrari:

  • sortzea, 2019ko apirilaren lehenean hasiz: Adar Teknikoa:
  • Teknikari laguntzaile lanaldi osoko lanpostu bat; orain dela zenbait hiletik honako kontratupeko bat ikastun langile bilakatuz,
  • hestea, 2019ko otsailaren lehenean hasiz: Administrazio Adarra:
  • lanaldi osoko 2. mailako administrari laguntzaile nagusi lanpostu bat,
  • lanaldi osoko 1, mailako administrari laguntzaile nagusi lanpostu bat,

erretretara partitze baten eta heriotz baten ondorioz hesten dira.

AHO BATEZ ONETSIA

005.2019 – BIZITEGIA ETA ENERGIA ELKARTASUN FUNTSA – 2018 ETA 2019ko PARTE HARTZEA

Herriak urtero hartzen du parte Bizitegietarako Elkartasun Funtsean, behar gorrian diren senitarteei alokairua eta energia gastuak ordaintzen laguntzeko.

Biltzarrari proposatu zaio erabaki dezan 6 190,45 euroko kopurua bizitegietarako eta 5 489,65 eurokoa energiarako eman biezaten Bizitegietarako Elkartasun Funtsari 2018ko urtealdirako eta Departamendu Kontseiluak 2019rako deitu dituen kopuruak funts emanen deialdia jasotzean ordainduko dituztela.

AHO BATEZ ONETSIA

TXOSTENGILEA: Martine ANSAULT LECUONA and.

006.2019 – HELGARRITASUN BATZORDEA – 2018ko JARDUERA TXOSTENA

2005eko otsailaren 11ko 2005-102 Legeak ezintasun bereziren bat dutenen eskubide eta aukera berdintasunerako, parte hartzerako eta herritartasunerakoak Helgarritasunerako Udal Batzordea sortzera behartzen ditu 5000 biztanletik gorako herriak.

Biltzarrari proposatu zaio Helgarritasunerako Udal Batzordearen 2018ko urteko txostena onar dezan eta baimena eman diezaion auzapez jaunari horri loturiko erabaki oro har dezan eta erabakitakoa egikaritzeko behar den dokumentu oro sina dezan.

AHO BATEZ ONETSIA

TXOSTENGILEA: Chantal KEHRIG COTTENÇON and.

007.2019 – EUSKAL HIRIGUNE ELKARGOAK «LABORANTZA LURREN ATXIKITZEAREN ALDEKO GOBERNANTZA, ESTRATEGIA ETA EKINTZA » HAUTAZKO ESKUMENA BERE GAIN HARTZEA

Euskal hautetsiek gure lurraldearen erakargarritasunak dakarren laborantza lurren eskastea mozteko baliabide bereziak ukan nahi dituzte.

Herri Kontseiluari proposatu zaio aldeko iritzia eman diezaion Euskal Hirigune Elkargoak «Laborantza lurren atxikitzeko gobernantza, estrategia eta ekintza» hautazko eskumena bere gain hartzeari.

AHO BATEZ ONETSIA

008.2019 – EUSKAL HIRIGUNE ELKARGOAK «ORORENTZAKO ELIKADURA OSASUNTSU ETA IRAUNKORRA SUSTATU ETA LAGUNTZEA» HAUTAZKO ESKUMENA BERE GAIN HARTZEA

2018ko abenduaren 15eko deliberamendu batez, Euskal Hirigune Elkargoaren Kontseilua «Ororentzako elikadura osasuntsu eta iraunkorra sustatu eta laguntzea» izeneko eskumena bere gain hartzearen alde agertu zen.

Herri Kontseiluari proposatu zaio aldeko iritzia eman diezaion Euskal Hirigune Elkargoak «Ororentzako elikadura osasuntsu eta iraunkorra sustatu eta laguntzea» hautazko eskumena bere gain hartzeari.

AHO BATEZ ONETSIA

009.2019 – EUSKAL HIRIGUNE ELKARGOAK «EUSKAL MENDIALDEA IRAUNKORKI GARATZEKO PROIEKTUEN ESTRATEGIA, EKINTZAK ETA ANIMAZIO PARTEKATUA» HAUTAZKO ESKUMENA BERE GAIN HARTZEA

2018ko abenduaren 15eko deliberamendu batez, Euskal Hirigune Elkargoaren Kontseilua «Euskal mendialdea iraunkorki garatzeko proiektuen estrategia, ekintzak eta animazio partekatua» izeneko eskumena bere gain hartzearen alde agertu zen.

Herri Kontseiluari proposatu zaio aldeko iritzia eman diezaion Euskal Hirigune Elkargoak «Euskal mendialdea iraunkorki garatzeko proiektuen estrategia, ekintzak eta animazio partekatua» hautazko eskumena bere gain hartzeari.

AHO BATEZ ONETSIA

010.2019 – EUSKAL HIRIGUNE ELKARGOAK «HIRIKO EURI URAK» HAUTAZKO ESKUMENA BERE GAIN HARTZEA

Ikusirik Euskal Hirigune Elkargoaren Kontseiluak, 2017ko azaroaren 4ko deliberamendu batez, uraren zikloaren politika koherente eta integratua obratzeko asmoa azaldu zuela,

Ikusirik 2018-702 Legea, 2018ko abuztuaren 3koa,

Ikusirik Euskal Hirigune Elkargoak 2018ko abenduaren 15ean hartu deliberamendua,

Herri Kontseiluari proposatu zaio aldeko iritzia eman diezaion Euskal Hirigune Elkargoak «Hiriko euri urak» hautazko eskumena bere gain hartzeari.

AHO BATEZ ONETSIA

BALAZANTEGUI jaunak bilkuratik alde egin du.

011.2019 – BASERRIALDEEN ELEKTRIFIKATZEA – EGITARAU «SINDIKAL ESTETIKOA (BAIONA, BIARRITZ, HENDAIA) 2019» – HERRIAREN ZATIAREN PROIEKTUA ETA DIRUZTAPENA – 18EF036 zk. GAIA

Herri Kontseiluari jakinarazi zaio Pirinio Atlantikoetako Energia Sindikatuari eskatu zaiola azter ditzala Irun karrikako eta Urbizi karrikako BT sareak lurrazpira sartzeko egin beharreko lanak. Sindikatuak jakinarazi dio Herriari zenbatean kalkulatzen duen lan horien kostua (104 451,94 €) eta lanak ETPM enpresari eman zaizkio.

Biltzarrari proposatu zaio urririk ematea Herriarena den alorrean gerta litekeen zorra.

AHO BATEZ ONETSIA– BALANZATEGUI jaunak ez du bozkatu.

012.2019 – BASERRIALDEEN ELEKTRIFIKATZEA – EGITARAUA: «SEGURTASUNERAKO HERRI ARGIZTAPENA BERRITU ETA SORTZEA (DEPARTAMENDUA) 2019» – HERRIAREN ZATIAREN PROIEKTUA ETA DIRUZTAPENA – 18EP115 zk. GAIA

Herri Kontseiluari jakinarazi zaio Pirinio Atlantikoetako Energia Sindikatuari eskatu zaiola azter ditzala Irun karrikako eta Urbizi karrikako BT sareak lurrazpira sartzeko egin beharreko lanak. Sindikatuak jakinarazi dio Herriari zenbatean kalkulatzen duen lan horien kostua (39 235,38 €) eta lanak ETPM enpresari eman zaizkio.

Biltzarrari proposatu zaio urririk ematea Herriarena den alorrean gerta litekeen zorra.

AHO BATEZ ONETSIA – BALANZATEGUI jaunak ez du bozkatu.

013.2019 – BASERRIALDEEN ELEKTRIFIKATZEA – EGITARAUA: «INGENIARITZA ZIBILA KOMUNIKAZIO ELEKTRONIKOAK, A AUKERA 2019» – HERRIAREN ZATIAREN PROIEKTUA ETA DIRUZTAPENA – 18TE152 zk. GAIA

Herri Kontseiluari jakinarazi zaio Pirinio Atlantikoetako Energia Sindikatuari eskatu zaiola egin dezala Irun karrikako eta Urbizi karrikako BT sareen lurperatzeari loturiko ORANGE ingeniaritza zibileko azterketa. Sindikatuak jakinarazi dio Herriari zenbatean kalkulatzen duen lan horien kostua (4 252,35 €) eta lanak ETPM enpresari eman zaizkio.

Biltzarrari proposatu zaio urririk ematea Herriarena den alorrean gerta litekeen zorra.

AHO BATEZ ONETSIA– BALANZATEGUI jaunak ez du bozkatu.

Gai zerrenda bururatua zenez, auzapez jaunak batzarra eskertu du eta bilkura amaitutzat eman, 20:05etan.

HENDAIAN, 2019ko urtarrilaren 31n

Auzapeza, Euskal Hirigune Elkargoaren lehen lehendakariordea, Pirinio Atlantikoetako Departamendu kontseilari,

Kotte ECENARRO

ATARIAN AFIXATUA: 2019-01-31n

Auzapeza, Euskal Hirigune Elkargoaren lehen lehendakariordea, Pirinio Atlantikoetako Departamendu kontseilari

Kotte ECENARRO