Etikako batzorde bat izendatu da bideozaintzarako

Uztailaren 17ko biltzarrean, Herri Kontseiluak aho batez onartu zituen bideozaintzako etikako batzorde baten osaera eta izendapena. 

Batzorde horrek, Kotte ECENARRO auzapeza du buruan eta honako hautetsi hauek batzordekide gisa: Frédéric TRANCHE, Richard IRAZUSTA, Iztiar VARELA, Peio POUYFAUCON. Horiei, herriko hautesleen zerrendatik zotzetan atera 4 hautesle lotuko zaizkie, bai eta zerbitzuen zuzendari nagusia edo haren ordezkaria

zein egiteko du?

Batzorde independente hori legeak eta arauak bete daitezen zaintzeaz arduratzen da eta bideozaintzaren erabilerak ez dituela norbanakoen funtsezko askatasunak kaltetzen.

Honako egiteko hauek ditu:

  • Herritarrei bideozaintzako sistemaren funtzionamenduaren baldintzak jakinaraztea eta haien galdeak jasotzea,
  • Auzapezari funtzionamendu baldintzei buruzko eta sistemaren eraginari buruzko gomendioak egitea,
  • Bideozaintzaren etikaren gutuna prestatu eta erabil dadila zaintzea,
  • Urtero, sistemaren erabiltze baldintzei buzruzko eta etikaren gutunari buruzko txosten bat egin eta Herri Kontseiluari aurkeztea,
  • Auzapezari galde egitea erakunde edota azterketa bulego independenteei azterketak eginaraz diezazkien.

FUNTzIONaMENdua

Etika Batzordea lehendakariak deiturik bilduko da:

  • Herritar batek idatzizko helegite bat egin bakoitzean
  • Gutxienik 5 batzordekidek galde eginik
  • Gutxienik urtean bi bider

Etika Batzordearen agintaldia udal agintaldia amaitzearekin amaituko da.

Bideozaintza herrian eroso izateko tresna anitzen arteko bat da. Ezarri diren epeen arabera, hamar bat puntutan kokatuko dira kamerak uda amaiera bitartean. Hedapena 2020ko uda arte joanen da pixkanaka egiten.

Navigation de l’article