Eskolatik kanpoko eta asteazkenetako harrera-guneen barne araudia

Badu urte anitz Herriko Etxeak Hendaiako familiei eskolatik kanpoko aisialdi guneen zerbitzuak eskaintzen dizkiela:

Adinak eta tokiak

Urte osoan:

3-6 urte

Haurtzaroaren Etxea

4, rue d’Irandatz, 64700 Hendaia, Telefonoa: +33 (0)5 59 48 02 05, E.helbidea:

«Lissardy  Txiki »

Lizardiko ama-eskola, Enperadorearen etorbidea, 64700 Hendaia

Telefonoa: +33 (0)5 59 48 30 21, E.helbidea:

6-13 urte

Lehengo “Haizpean” egoitza

10, rue Jean Mermoz, 64700 Hendaia, Telefonoa: +33 (0)5 59 20 73 58,

Ludoteka

Geltokiko 1. mailako eskola, Rue de l’école maternelle, Telefonoa: +33 (0)6 76 75 74 62, Telefonoa: +33 (0)5 59 48 23 23, postua: 366

14-17 urte

Udako oporretan:

Nerabeentzako Hondartza-Bilgunea, Hendaiako Hondartza, 64700 Hendaya

Telefonoa: +33 (0)6 31 01 90 30.

Herriko Etxea – Telefonoa: +33 (0)5 59 48 23 23 Telefono postuak: 502 eta 512

Udal zerbitzu batzuek aisialdi gune horien kudeaketan parte hartzen dute:

  • Finantza zerbitzua (Herriko Etxeko 2. solairuan): ordainketarako.
  • Haur eta Gazte Animazio zerbitzua (Herriko Etxeko solairupean eta aisialdi guneetan):
    gune guztietarako aurrekontuak, administrazioa, langileen kudeaketa, pedagogia…

HEZIKETA eta PEDAGOGIA PROIEKTUAK

Lurraldeko Heziketa Proiektua:

Horretan ari diren eragile guziekin adosturik sortu da lurraldeko heziketa proiektua eta eskola erritmoen erreforma gauzatzeko oinarria da, betiere haurrek arrakasta ona ukan dezaten eta eskola atseginez bizi.

Hori egiteko, Hendaiako Herriak baliabide guziak erabilitako ditu, heziketa jarraikitasuna gerta dadin eskolako proiektuen eta haurrei eskola garaitik at proposatzen zaizkien jardueren artean; eskolaldi inguruko eta eskolatik kanpoko jarduerak heziketako zerbitzu publikoaren segida baitira eta haren osagarriak, koherentzia eta kalitatea bermatu nahiz.

Lurraldeko heziketa proiektuaren hiru helburu nagusiak honako hauek dira:

  • haurrari gure lurraldearen ezaugarriak ezagutzera ematea,
  • haurra gizarteratzea,
  • heziketaren jarraikitasuna

Bigarren mailako helburuak, berriz:

  • Herritartasuna,
  • Norberaren loratzea,
  • Tokiko nortasuna,
  • Belaunaldien arteko harremanak,
  • Ingurumenaren babesa eta garapen iraunkorra.

Proiektu pedagogikoak:

Proiektu hauek lurraldeko heziketa-egitasmoa gauzatzen dute. Lan-talde bakoitzaren gogoeta eta praktikatik sortuak dira.

Proiektu pedagogikoa kontsulta daiteke haurrentzako harrera-egituran eta www.hendaia.eus webgunean.

ZERBITZUETAKO LANGILEAK

Aisialdi zentroak heziketa-tokiak dira, horietan prestakuntza maila oneko langile taldeak haurren ongi-izatearen alde ari baitira, Herriko Etxeak finkatu dituen hezkuntza helburuak betez.

Horretarako hainbat baliabide dute:

  • Gaitasun profesionala: laguntza, trukaketa, jarraipena, behatzea, aktibitate eta tailer ludikoak…
  • Baliabide ekonomikoak: talde bakoitzak aurrekontu bat dauka, lantegietan erabiltzen den materiala erosteko eta harrera guneak antolatzeko.
  • Lan-bilkurak: lan taldeak biltzen dira egin dituzten ekintzak baloratzeko eta ondorengo harrera saio berriak prestatzeko.
  • Formakuntza: urtero, Haur eta Gazte Animazio Zerbitzuak zenbait formakuntza proposatzen ditu, langileen eskaeren arabera eta formakuntza jarraikia segurtatzeko asmoz.

Aisialdi zentroak, izendapen honekin aurkezten zaizkio departamenduko prefetari, eta araberan, indarrean den araudia errespetatu behar dute: animatzaile kopurua, langileen kualifikazioa, hezkuntza-proiektu bat eta proiektu pedagogiko bat izatea…

Lan-taldeen osaketa:

  • Heldu bat 6 urtez petiko 8 haurrentzat eskolako oporretan, eta heldu bat 10 haurrentzat asteazkenetan. Lanpostu horiek betetzen dituzte AIGA (Animatzaile Izateko Gaitasun Agiri), LSFA (Lehen Sokorrien Formakuntza Agiri)… tituluak dituzten langileek.
  • Heldu bat 6 urtetik gorako 12 haurrentzat eskolako oporretan, eta heldu bat 14 haurrentzat asteazkenetan. Lanpostu horiek animatzaileek betetzen dituzte, gehienetan AIGA, LSFA… bezalako tituluren bat dutenek.

Egitura bakoitzean zuzendari bat dago (ZIGA-Zuzendari Izateko Gaitasun Agiri- tituluduna edo tituludungaia).

ORDUTEGIA

Haurtzaroaren Etxea, Lizardi Txiki eta Haizpean Aisialdi Zentroak:

Asteazkenetan:

  • zabalik 8h00etatik to 18h00etara. Eguneko harrera (8h00etatik to 18h00etara) edo egun erdiko harrera (8h00etatik to 12h00etara edo 14h00etatik to 18h00etara).

Eskola oporretan:

  • zabalik 8h00etatik to 18h00etara. Eguneko harrera (08h00etatik to 18h00etara) edo egun erdiko harrera (08h00etatik to 12h00etara edo 12h00etatik to 18h00etara).

Nerabeentzako Hondartza-bilgunea:

14h30etik to 18h30era irekia. Barne-araudia ikus dezakezue www.hendaia.eus webgunean.

Ludoteka:

14h30etik to 17h30era irekia asteazkenetan eta eskolako oporretan, Eguberriko oporretan eta abuztuan izan ezik.

PERMANENTZIAK, IZEN-EMATEAK ETA ERRESERBAK

Haurrak eskolatua izan behar du eta pixoihalik gabe egon behar du: esfinterren kontrola ukan behar du (= «garbi» atxiki)

Izen ematea eta erreserbak, urtero zentroetan bertan egiten dira irekiak diren bitartean (asteazkenetan eta eskola oporretan) edo zentroko zuzendariarekin aitzinetik hitzordua hartuz.

3 eta 14 urte bitarteko haurrentzat, erreserba daiteke egun erdika, egunka, edo asteka (egun osoko edo egun erdiko formulak).

Tokia erreserbatu ez duten haurrak leku libreen arabera onartuko dira.

Ludoteka harrerarako: 14h30etik to 17h30era. Ordubeteko hizkuntza tailerrak, euskaraz eta frantsesez, proposatuko dira; diren lekuen arabera hartuko dira haurrak.

Izena emateko edota erreserbatzeko permanentziak:

Haurtzaroaren Etxea eta Lizardi Txiki

Astearte eta ostegunetan: 

Haurtzaroaren Etxean: 9:30-11:45

Haur eta Gazte Animazio zerbitzuan: 14:30-17:30

Haizpean-en: 9:30-11:45

Haur eta Gazte Animazio zerbitzuan: 14:15-16:30

Asteazkenetan

Aisialdi zentroetan: 8:00 18:00

Ludoteka harrera:

  • Izen ematea bertan, zabalik den orduetan
  • Telefonoa: +33 (0)6 76 75 74 62
  • Argibideak Herriko Etxean: LEROUX and., Haur eta Gazte Animazio Zerbitzua, Telefonoa: +33 (0)5 59 48 23 23, Telefono postua: 366

Nerabeentzako Hondartza-bilgunea:

  • Arduradunekin lotu, asteartetik larunbatera +33 (0)6.31.01.90.38 telefonora deituz.
    Uztailean eta abuztuan, zentroan bertan.
  • Ordutegi horiek ez baldin bazaizkizue egoki, egituretako zuzendariekin mintza zaitezkete.

Izen emateko eta erreserbatzeko epeak:

Asteazkenetarako:

Aitzineko asteazkenean

Opor laburretarako (neguan, udaberrian eta udazkenean)

Oporrak baino 2 aste lehenago

Udako oporretarako:

Oporrak baino 2 aste lehenago

Izena emateko, honako dokumentu hauek eman behar dira

(ez badizkiozu dagoeneko Finantza zerbitzuari eman):

  • Azken zerga-agiria edo
  • Familia Laguntza Kutxaren (FaLK.) aisialdietarako laguntza
  • Familia Laguntza Kutxaren (FaLK) onuradun zenbakia,
  • Bizileku zerga,
  • Ur, gas edo elektrizitate faktura (hiru hilabete baino berriagoa)
  • Asurantza agiria (erantzukizun zibila eta «gorputz kalteak» oso gomendagarria),
  • Haurraren osasun liburuxkaren txertoei buruzko orrialdeen kopia, txerto-liburuxkaren kopia edo medikuaren ziurtagiria
  • Haurra hor izanen den egunak

EZEZTATZEA

Erreserba ezeztatzen ahal da, idatziz, honako baldintza hauetan:

Asteazkenetarako: 2 aste lehenago zentro guztientzat.

Eskoletako oporretarako: 2 aste lehenago, 3 zentroentzat.

Kasu: ohitura batzuk ikusirik, eta zuzengabekeriak saihesteko, itxarote-zerrenda baldin bada, haurrak bere tokia galduko du erreserbaren % 50a baino gehiago ezeztatuz gero edo arrazoirik eman gabe horrenbestean etortzen ez bada..

Kopuru hori erreserbatutako garaien arabera kalkulatuko da:

  • Asteazkenetarako: erreferentzia hilabete zibila izanen da.
  • Opor laburretarako: erreferentzia opor garaia izanen da.

Udarako: erreserbaren hilabete zibila izanen da erreferentzia.

Haurra eri delako ez bada etortzen, medikuaren ziurtagiria aurkeztuz gero, erreserba automatikoki ezeztatuko zaio eta tokia atxikiko.

EKARRI BEHAR DEN MATERIALA

Zure haurraren erosotasun eta segurtasunarengatik, ekar ditzala, otoi, proposatuko zaion jarduerarako egokiak diren jantziak.

Udan, hondartzako oihala, bainu-jantzia, ur-botila txikia, kasketa eta eguzki-krema ekar ditzala zaku batean.

OSASUNA

37,5 gradutik gorako sukarra, erupzio bat… sufritzen duten haurrak ezin dira zentrora etorri. Gurasoak haurra ez ekartzera engaiatzen dira, haurrak berak edo senide batek eritasun kutsakor bat badu.

Zentroan agertu eritasun edo gertakari larrien kasuetan, zuzendariek SAMU (telefonoa: 15) deituko dute, eta ondotik gurasoak eta Herriko Etxea.

Larritasunik gabeko eritasun edo istripu kasuetan, zuzendariek gurasoak abisatuko dituzte.

Haurrak eritasun kronikoa edo botika-tratamendua badu, zuzendariari aipatu beharko zaio. Horri esker, gurasoek eta zentroko langileek banan-banako Harrera Proiektu bat eginen dute haurrarentzat. Gurasoekin behar bezainbatean bildu eta, haurraren beharrak kontutan hartuz, dauden, edota martxan ezar daitezkeen baliabideen arabera, haurraren harrera egokitzen ahalko dugu bere segurtasuna bermatzearekin batera.

Haur guztien segurtasuna dela eta, debekatua da botikak zakuetan ezartzea.

SEGURTASUNA

Haurren etorrera:

Haurren segurtasuna dela eta, gurasoei eskatzen diegu haurrak zentroetaraino laguntzea eta animatzaileei beraiei uztea.

Haurren joatea:

11 urte arte: haurrak joaten utziko dira bakarrik gurasoekin eta izen-emateko fitxan izendatu pertsonekin (nortasun agiria aurkeztu ondoren). Haurrak ez dira adingabeko batekin joaten utziko, laguntzaile hori ez bada 14 urte gutxienik dituen haurride bat.

Norbait ezin bada gehiago zure haurraren bila joan, idatziz jakinaraztea eskatzen dizugu.

11 urtetik goiti: adingabekoak inork lagundu gabe alde egin dezake, honako baldintza hauekin: gurasoek haurraren izena zehazten duen baimena sinatu eta harreraren zuzendariari ematen badiote aitzinetik.

Haurraren bila etortzen zarelarik, berandu etortzea ez ohikoa izan behar da. Hala ez balitz, ordutegia gogorarazi ondoren, zure haurraren izena kendu beharko genuke. Beraz, ez liteke gehiago zentrora etortzen ahalko, zuk barne-araudia ez errespetatzeagatik.

Ludoteka harrerarako: 12 urteko haurrek beren kabuz utz dezakete harrera lekua, gurasoek horretarako eskari idatzia aurkezten badute.

ASEGURUAK

Erantzukizun zibilaren asegurua dugu eskatzen.

Bestalde, edozein aisialdi-jardueretarako bezala, eta Gizarte Kohesiorako Zuzendaritzaren “Gazteria, Kirola eta Elkarteen Bizia” Arloa kontsultatu ondoren, familiei gorputz-istripuetarako aseguru baten kontratatzea aholkatzen diegu.

Herriko Etxeak zerbitzuaren antolakuntzari lotu arriskuak estaltzen ditu.

KASU ! Egiturak ez du inolako erantzukizunik, haurrei zerbait galdu edo lapurtuz gero.

PREZIOAK

Prezioak izen-emateko momentuan kalkulatzen dira, familiaren diru-sartzeen arabera, egunka edo balio hitzartuak aplikatuz. 2017an, eguneko prezioa 10,40 eta 16,75 euro bitartekoa zen.

Informazio gisa: 2015ean, harrera-egunaren kostua 36,00 eurokoa bazen ere, familiei kobratu eguneko prezioa 9,50 eta 15,50 euro bitartekoa zen, familia-kozientearen arabera.

Prezio horietan sartzen dira goizeko eta arratsaldeko krakadak eta eguerdiko bazkaria.

Haurra egun erdian baizik egoten ez bada, eta zentroan bazkaltzen ez badu, prezio erdia ordaintzen du.

Zure haurra kanpatzera joaten bada, diru kopuru gehigarria eskatzen ahalko zaizu, kanpaldiaren kostuaren arabera.

Balio hitzartua aplikatzen da haurra asteko 5 egunetan etortzen bada.

Ludoteka harrerarako: Kostua eskolaldi ingurukoetan erabiltzen den oinarri bera hartuz fakturatzen da, hilean izaniko oren erdika. Familiaren diru sartze maila eta egiturara datozen haurren kopurua kontuan hartuz kalkulatzen da tarifa. Adib.: Hileko 18. oren erditik gora diru kopuru finko bat ezarriko da, lehen haurrarekin jadanik, eta bigarren haurretik harat, berriz, 12. oren erditik gora.

Tarifak oren erdiko 1€ eta 1,35 € artekoak dira. Hasten den oren erdi oro ordaindu behar da.

ZERBITZUEN ORDAINKETA

Urte guztiez, Herriko Kontseiluaren delibero batek ditu zerbitzuen prezioak finkatzen.

Epea beterik, jasoko duzu etxean faktura, haurraren presentzia-egunen arabera.

Ordainketak Herriko Etxeko 2. solairuan kokatu Finantza zerbitzuan edo banku-kontuaren bidez egiten dira.

Haurren presentzia-egunei buruzko galdera guziak, aldiz, Haur eta Gazte Animazio Zerbitzuan egin behar dira.

7 urtez beherako haurrentzat, aisialdi zentroen fakturak zure zergetatik ken ditzakezu. Enpresa-komite batzuek ere dirulaguntzak ematen ahal dituzte. Horretarako, behar diren presentzia-ziurtagiriak egituraren zuzendariari eskatu behar zaizkio.

Ordaindu beharrekoa ordaindu gabe dutenei zerbitzua erabiltzea debekatzen ahalko zaie, abisatu ondoren.

ARAUAK ERRESPETATZEA

Haurrei elkarbizitzarako arauak errespetatzeko eskatzen zaie. Jarrera oldarkorrak, errespetu eza… zigortuak izan daitezke, haurrari zigortxoren bat ezartzetik eta haurraren behin betiko kanporatzeraino.

Haurra zentrotik aldi baterako kanporatua izaten ahalko da bakarrik hiru abisu eman, gurasoekin elkarrizketa bat egin eta hautetsiek erabaki ondotik.

Haur batekin arazo larri bat ukanez geroz, zentroaren lan-taldeak Haur eta Gazte Animazio Zerbitzua eta ondotik haurraren gurasoak abisatuko ditu.

Beharrez, barne-araudi hau berrikus eta alda daiteke.

Denon interesaren alde, gurasoei barne-araudia zorrozki errespeta dezaten eskatzen diegu.

Haurraren izen-emateak dakar berekin araudi hau onartzea.

Data eta sinadura

Hendaian, 2018ko irailaren 19an

Auzapeza, Euskal Elkargoaren 1. Lehendakariordea, Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseilaria,

Kotte ECENARRO