Jokoen lurra Hendaian

ASTE OLINPIKO ETA PARAOLINPIKOA

Des enfants qui participent à la Semaine Olympique et Paralympiques. Ils portent un t-shirt blanc prévu pour l'événement.

Otsailaren lehenetik 6ra bitartean, Hendaiako hainbat ikastetxek parte hartuko dute beren ikasleekin gazteen artean kirola sustatzen eta heziketaren mundua olinpismoaren eta paraolinpismoaren ADNan diren herritar eta kirol baloreen inguruan mugiaraziko dute.

2021an, ikasleak osasunaren eta egunero ariketa fisikoa egitearen onuraren gainean arituko dira. Partekatzeko eta ezagutzeko denbora izanen da ere, kirol paraolinpikoetan arituko direlarik, hala nola aulki gaineko saskibaloian, torballan, aulki gaineko boleibolean edota boccia delakoan.

JOKOETARAKO PRESTATZEKO ZENTROA

Centre de Préparation aux Jeux

2024an, mundu osoko kirol ordezkariak bilduko dira Parisen Joko Olinpiko eta Paraolinpikoetan parte hartzeko. Nazioarteko ordezkaritza anitz izanen dira bere kirol eta diziplinetarako egoki diren prestaketa zentroen xerka, jokoetara daramaten urteotan ahal bezain ongi prestatzeko asmoz.

Hendaia Jokoetarako Prestatzeko Zentro izateko hautagai aurkeztu da. Uste osoa dugu aukera eder-ederra dela hori jokoak herrian biziarazteko. Jokoetarako Prestatzeko Zentro bilakatzea aukera ezin hobea izanen zaigu herri osoak ospa dezan, engaia dadin eta ondarea atxiki dezan.

GALDERA JOKOA

Galdetegi honen bidez, zatoz olinpismoaz eta paraolinpismoaz dakizuna testatzera. Sinboloak, errekorrak, urte aipagarriak, kirolari ospetsuak, gizarte gertakariak… denak dakizkizu gaiaz?

Galdetegia ikus

Médaille d'or JO