GUZTIAK ZUEN HELBURUETARA!

«DiverCity» festibala maiatzaren 14 larunbatean eginen da Gaztelu aretoan eta, horren karietara, Gazteria eta Numerikoa Zerbitzuko bi bolondresek argazki proiektu bat antolatzen dute dibertsitatea argitara emateko.

DIBERTSITATEA, ZER ERRAN NAHI DU HORREK ZURETZAT?

Zuretzat dibertsitatea sinbolizatzen duen argazki bat igor ezazu. Zure klixea taula apaingarri batean erakutsiko da ekitaldiaren egunean Gaztelu aretoan.

2022ko maiatzaren 2 astelehena arte duzu argazkiak igortzeko.

Milesker zure parte hartzeagatik!

«DiverCity» festibalaren 6. aldia prestatzen ari da! Hendaiako Herriko Etxearen Gazteria eta Numerikoa Zerbitzuak eta César Timmerman eta Mattia Elia Elkartasuneko Europar Gorputzen Bolondresek hitzordua ematen dizute kulturarteko, belaunaldiarteko, elkartasunezko eta parte hartze bidezko besta eder baterako. Aurten, hari gidaria ahulenen bakardadea da, gai bereziki garrantzitsua pandemiapean pasa ditugun bi urte luze hauen ondoren. Jarraituko da…


Navigation de l’article