Hegazti migratzaileak Abadian

«STOC capture» (Hegazti Arrunten Aldi baterako Jarraipena) protokoloak ugalketaren kalitatearen jarraipena egiteko aukera ematen du eta udaberri honetakoaren ondoren, hegaztiei eraztuna emateko eragiketa berria bururatu berri da Abadia eremuan. Bigarren urtez jarraian, behar bezala bete ahal izan dute Abadia eremuko itsas ertzaren zaintzaileek, Historia Naturalaren Nazio Museoak ahalmena emaniko eraztun emaile baten laguntzari esker, «SÉJOUR halte migratoire» deitu protokoloa irailaren lehen hogei egunetan. Egitarau hori, urterik urte berdin-berdin egiten da gune bakoitzean eta migrazio pausalekuen sarearen kalitateak epe luzean duen bilakaera aztertzeko laguntza handia da.

Hegazti migratzaileak hegalaldien artean gelditu egin behar baitute eta pausatu edota energia erreserbak bil (gantza) migratze aldiarekin jarraitu ahal izateko. Frantziak badu, mendebaldeko Paleartikoko mendebaldeko migrazio bidean duen kokapen estrategikoagatik, erantzukizun bat nazioartean hegazti migratzaileen babeserako. Halatan, bada, erraz uler liteke Abadia bezalako lekuak duen garrantzia eta interesa.

Jarraiguneen «SÉJOUR» sarera 2020ko irailean lotu zen Abadia eremua eta «STOC» egitarauera, berriz, 2005ean; bi data horiez geroztik, Abadiak nazio mailako zientzia azterketetan hartzen du parte gure hegaztien kopuruak zertan diren ezagutzeko, eta balio handiko informazioak biltzen ditu ere naturagune babestu horren kudeaketa ahal bezain on egin dadin.

2021ko azterketa aldi honetako 20 egunetan, guztira 33 espezietako 1722 hegaztiri egin zaie harrapa, identifika, sexua seinala eta pizua hartu, eta haietako 1532 hegaztiri eraztuna eman zaie eta 190ri kontrolatu zaie jadanik bazeramaten eraztuna. Protokolo horrek daraman hegaztien migrazio geldialdiaren prozesuaren azterketaren oinarria hegazti bakoitza migrazio geldileku batean den bitartean harrapa eta berriz harrapatzean datza. Berriz harrapatzen diren hegaztien neurri biometriko guztiekin jakin liteke zein osasun egoeratan diren, zenbat denbora luzatzen duten geldialdia, zein gizentze dinamika duten eta migrazioak zenbat irauten dien. Izan ere, Ingalaterran edo Frantziako beste nonbait eraztuna ipini zaien hegaztiak harrapatu izan dira Abadian. Horrela jakin liteke zenbat denbora behar duten txori horiek Europaren iparraldetik Afrikara joateko.

Navigation de l’article