Hendaiako Enpleguaren foroa
20/04/2023 – 09:00 > 13:00
Irandatz gimnasioan
Enpleguaren Foroa laugarren urtez antolatzen dute Lan-Eko Hendaia Euskal Herriko Jarduera eta Enplegurako Laguntza Zentroak, Hendaiako Herriko Etxeak, Epta France eta Sokoa tokiko industria enpresek, Donibane Lohizuneko Pôle Emploi agentziak eta Union des Industries et Métiers de la Métallurgie Adour Atlantique deitu batasunak. Antolatzaileek hamabost bat partzuer lotu dituzte forora: enpleguaren eta gizarteratzearen eragileak, Bidasoa Txingudi bizi arroko ekonomia eragileak, kolektibitate publikoak eta jarduna sortzen laguntzeko egiturak.
Orain arteko edizioen zenbait joera
2022
500 bisitari
50 erakusle
+150 lan eskaintza
+325 zuzenezko elkarrizketa
Enpresa gehienek gutxienez kontratu bat izenpetu dute Foroaren ondotik. Hamar bat murgiltze saio antolatu du Pôle Emploi agentziak Foroa eta gero.
2018
50 erakusle, 800 eta 1000 bisitari artean
Enpresak, oro har, pozik dira eta % 95ek hurrengo urtean berriz etorri nahi omen dute.
Eta azpimarratzen dute halako ekitaldiak interesgarriak direla «‘banabide laburra’ agerian emateko, hau da, lanpostu bila denaren eta enplegatzaile izan litekeenaren arteko harremana lehenestea, hurbileko kontratatze bat ekar lezakeena», eta estimatzen dute ekonomiaren eta enpleguaren beste eragileekin lotu ahal izatea foroaren bitartez.
2019
50 erakusle, 800 bisitari egun erdi batean Enpresen %100 berriz etortzeko gogoz dira
Bisitarien %80 pozik dira bertan diren enpresen kopuruarekin eta egin dituzten elkarrizketekin (bisitari gehienek 3-5 elkarrizketa egin omen dituzte).
« Lurraldeko 50 enpresa baino gehiago »
Helburua eta sektoreak
Enpleguaren foroaren helburua lurraldeko enpresak eta dituzten lanbideak ezagutzera ematea da, bai eta sektore zenbaitetan langileak atzemateko dituzten zailtasunak gainditzen laguntzea ere. Eragile pribatu eta publikoen arteko elkarlan baten emaitza dugu, enpleguaren inguruko ekitaldi bat antolatu nahi ukan baitute gure bizi arroan
2023ko Enpleguaren Foroa industrian, eskulangintzan eta sektore mediko-sozialean kontzentratuko da aurten ere, beste arlo batzuei irekiz: merkataritza eta turismoa, garraioa eta logistika, zerbitzuak… Mugaz gaindiko foro hau Txingudiko (Hendaia, Urruña, Biriatu, Pirinio Atlantikoak, eta Irun, Hondarribia, Gipuzkoa) eta Hegoaldeko industria-, artisautza- edo gizarte-arloko enpresa guztiei zabalik da.
Egun erdi horren asmoei erantzuteko, aldi berri honetan, honako ardatz hauek dituzte partzuerrek lan eskatzaileak lagundu eta orientatzeko gune bat.
Jarduera sortzearen inguruko arlo bat antolatuko da ere.
Programa
- 8:00 – erakusleei ateak irekitzea
- 9:00 – ateak irekitzea publiko orori
- 10:30 – Foroaren irekitze ekitaldia
- 11:00 – mintzaldiak
- 13:00 – ateak ixtea publikoari
Mintzaldiak
Mintzaldi egitarau bat proposatzen da 11:00etatik 12:30era, honako gai hauen inguruan:
- enplegua Hendaiako bizi arroan (giltza kopuruak, kontratatze joerak, tresnak)
- mugazgaindiko enpleguaren tresnak eta baliabideak.
Mintzaldiak orori zabalik dira: profesionalei, enpresei eta lan bila direnei.
Foroan egonen diren enpresen zerrenda kontsultatu