HENDAIAKO KANTU TXAPELKETA: PARTAIDETZA DEIALDIA

Osasun neurriek hala uzten badute, Hendaiako Eskolarteko Euskal Kantu Txapelketaren bederatzigarren edizioa, lehen mailako ikastetxeetako haurrentzat, 2021eko abenduaren 12an (igandea) iragan beharko litzateke, 16:30ean, Beltzeniako Daniel Ugarte pilotalekuan.

Bi urtetan behin iragaten den txapelketa honen helburua bikoitza da:

  • gero eta gehiago galtzen ari diren euskal kantu tradizionalen ikaskuntza eta euskararen praktika ludikoa haurrengan bultzatzea ;
  • euskara ekintza humanitario bati lotzea, eskoletan bere lana aurkezten eta kontzertuaren egunean hor den elkarte batekin lotzen dugun partaidetzaren bidez.

Horren karietara, ekitaldia antolatzen duten Euskara eta Hezkuntza eta Haurtzaro zerbitzuek proiektu horretan partaide izanen duten elkartea bilatzen dute.

Elkarteak bete behar dituen izapideak honako hauek dira:

  • eginkizun humanitarioa ala soziala ukaitea;
  • egitura propioa ukaitea Hendaian (tokiko ordezkaritzarik ez duten nazioko elkarteak ez dira onartuko);
  • txapelketan parte hartzen duen talde bakoitzean 45 bat minutuko aurkezpen elebiduna (frantsesez eta euskaraz) egiteko prest izatea;
  • abenduaren 12an hor izatea eta boluntario batzuekin kontzertuaren antolakuntzan laguntzea (osasun neurrien arabera);
  • kontzertuaren ondotik, hautatuko duen haur taldeari elkartearen sari berezia eskaintzea.

Horren truke, bere eginkizuna haurrei eta publikoari aurkezteko aukeraz gain, antolatzaileek elkarte partaideari kontzertuaren diru-sartze guztiak eskaintzen dizkio. Osasun neurriek ez balute kontzertua antolatzeko aukera ematen, lantaldeak gogoetatuko luke, elkartearentzako emaitzak biltzeko manerari buruz.

Interesatuak diren elkarteek inprimakia bete eta Euskara zerbitzura igorri behar dute () 2021eko ekainaren 21a aitzin.

Ekainaren bukaeran edo uztailaren hasieran, Hendaiako Herriko Etxeko hautetsi eta teknikari batzuek osaturiko Batzorde batek du elkarte partaidea hautatuko. Ondotik, elkartea antolatzaileekin bildu beharko da, partaidetzaren modalitate teknikoak zehazteko.

Xehetasun gehiago: Euskara zerbitzua 06.83.73.64.98 /

Navigation de l’article