Ekitaldi bat ekoasmatzeko gutuna

Hendaiaren bizitasuna eta aniztasuna urte osoan zehar egiten diren ekitaldi anitzen emaitza dira, kirolekoak direla edo kulturakoak, edo besta ekitaldiak, gizarte ekintzak, ekonomiakoak eta abar.

Hendaiako Herriko Etxea bete-betean engaiatu da bere lurraldean egiten diren ekintzen kostu ekologikoa ahal beste murriztu eta baliabideak hobeki zaintzeko aterabide jakinak egunero garatzera.

Hendaian egiten den kirol, kultura, besta eta abarreko zeinahi ekitaldirako, Hendaiako Herriko Etxeak proposatzen dio ekitaldi horien antolatzaile bakoitzari engaia dadila, jabari publikoa erabiltzeko baimenaren eskaria egitean, garapen iraunkorraren aldeko, gizartearen aldeko eta elkartasunaren aldeko 9 helburu nagusi dituen gutun hau sinatuz.

 9 helburu nagusiak

garapen iraunkorraren alde, gizartearen alde

eta elkartasunaren alde

  • Pertsonen eta salgaien garraioaren kostu ekologikoa mugatzea
  • Energia baliabide gutxiago xahutzea
  • Produktu birziklagarriak eta muntadura berrerabilgarriak lehenestea
  • Hondakinak gutxitu, sailkatu eta balioan ematea
  • Elikadura iraunkor eta sasoikoa lehenestea, tokiko produktuekin eta banabide laburretan
  • Harrabots trabagarriak murriztea
  • Komunikazio bide ekoarduratsua erabiltzea
  • Belaunaldien arteko elkartasunean eta gizarte kohesioan parte hartzea
  • Ekitaldiaren kostu ekologikoa balioztatu, partekatu eta ordaintzea

OHARRA

Gutun honen aholkuak ekitaldiaren 3 fasetan dira kontuan hartzekoak:

  • haren prestatzean,
  • ari bitartean,
  • hestean.

1. helburua – Pertsonen eta salgaien garraioaren kostu ekologikoa mugatzea

Energia fosilek berotegi efektuko gas anitz eta atmosferaren kutsagai anitz isurtzen dituzte.

Osasunean eta ekologian duten eraginei aurre egiteko, bideetako trafikoa murriztu nahi da, haren eragina mugatuko duten bestelako garraio bideak lehenetsiz.

Antolatzaile naizen bezainbatean, ekintzen adibideen hemen behereko zerrendatik gutxienik bi puntu betetzera engaiatzen naiz:

Publikoa ekitaldira etortzeko:

  • Komunikazio bide guztietan talde garraioak erabil ditzaten proposatzen diet jendeei
  • Erabil ditzaketen lineak azalduz, bai eta tarifak eta joan-etorriko ordutegiak ere
  • Ekitalditik hurbil dauden talde garraio geltokiak non diren azalduz (geltokia, bus geldilekuak) eta handik ekitaldiaren lekura oinez egin beharreko denbora zehaztuz
  • Motorgabeko garraio moldeak (oinez, txirrindaz)
  • Elkarrekin bidaiatzea, ekitaldira etortzeko direnak elkar daitezen laguntzeko internet esteka bat emanez
  • Erabiltzaileei txirrinda zaindegi segurtatuak eskainiz
  • Talde garraio bidez heltzerik ez balitz, ekitaldirako joan-jinkaria ematen dut plantan.

Materiala eta ekarri beharreko gainerakoa ekartzeko:

  • Ekarpenak optimizatu eta bateratzen ditut

Beste ekintzak

Oharra: adibideen zerrenda hau ez osoa ez eta mugatzaile izan eta, antolatzaileak bestelako ekintzak sar ditzake ere

2. helburua – Energia baliabide gutxiago xahutzea

Beharrezko zaigun energia trantsizioak gure kontsumitze ohiturak berrikustera behartzen gaitu, baliabideetan berritzaile izatera eta kontsumitze molde berriak bilatzera.

Antolatzaile naizen bezainbatean, ekintzen adibideen hemen behereko zerrendatik gutxienik bi puntu betetzera engaiatzen naiz:

Energia kontsumoa mugatzeko

  • A++ motako elektrotresnak hautatzen ditut, energia gutxiago xahutzen baitute
  • Egunaren argia erabiltzen dut ahal bestean
  • Energia gutxi xahutzen duten argiztapenak baliatzen ditut (LED, kontsumo urriko anpoilak)
  • Elektrotresnak erabiltzen ez direnean itzaltzen ditut
  • Behar ez diren e-mezuak ezabatu eta mezuen zakarrontzia husten dut
  • Behar diren mezuak besterik ez dut igortzen eta irakurri behar dituztenei bakarrik
  • Plataforman telekargatzeko dokumentuak baliatzen ditut mezuei erantsirikoak baino gehiago
  • Hozkailu kamioiaren motorra itzali eta sareko loki batean lotzen duthozkailua

Beste ekintzak

Oharra: adibideen zerrenda hau ez osoa ez eta mugatzaile izan eta, antolatzaileak bestelako ekintzak sar ditzake ere

3. helburua – Produktu birziklagarriak eta muntadura berrerabilgarriak lehenestea

Eskaerak egiteko eta erosteko duen politikaren bidez, antolatzaile bakoitza ekoizte eta kontsumitze molde arduratsuak laguntzen dituen garapen politikan engaia liteke,

Antolatzaile naizen bezainbatean, ekintzen adibideen hemen behereko zerrendatik gutxienik bi puntu betetzera engaiatzen naiz:

Behar gabeko xahutzerik gerta ez dadin

  • Ez dut erabilera bakarreko produkturik erabiltzen, batez ere birzikla ez balitezke
  • Berrerabili daitezkeen produktuak, botatzeko eta plastikozkoak ez direnak erabiltzen ditut nagusiki

Berrerabiltzea bultzatzeko

  • Elkarte batekin (Denentzat, Recyclarte…) naiz hertsiki lanean, ekitaldia bukatzean beharko ez ditudan material berrerabilgarriak haiei emanez:
  • moketak, kakemonoak, banderolak…
  • Osagai birziklagarriak dituzten material ekoasmatuak erabiltzen ditut
  • Sartzeko txartelei dagokienean, berrerabili litezkeenak erabiltzen ditut ahal bestean, eta ekitaldia bukatzean berreskuratzen ditut beste ekitaldi batean erabiltzeko
  • Hornitzaileei dagokienean, ekologia, gizarte, etika eta hurbileko urraspideetan engaiatu hornitzaileekin aritzen naiz ahal den neurrian
  • Komun publikorik hurbil izan ez eta halakorik kokatu beharrez gero, komun idorrak edo hibridoak kokatzen entseatzen naiz

Beste

Oharra: adibideen zerrenda hau ez osoa ez eta mugatzaile izan eta, antolatzaileak bestelako ekintzak sar ditzake ere

4. helburua – Hondakinak gutxitu, sailkatu eta balioan ematea

Hondakinen kudeaketa onena ahal bezain hondakin gutxi sortzea da.

Nolanahi ere den, ekitaldi guztiek dituzte hondakinak sortzen eta haiek ahal beste sailka eta balioan eman behar dira.

Horrez gain, elikagaien xahutzea mugatuz hondakin gutxiago egiten da.

Antolatzaile naizen bezainbatean, ekintzen adibideen hemen behereko zerrendatik gutxienik bi puntu betetzera engaiatzen naiz:

Hondakinak gutxitzeko

Ez dut plastikozko erabilera bakarreko gauzarik erabiltzen (baso, botila, zaku, lasto, mahaikoak, azietak…)

Ez dut plastikozko aireko baloiak airean jaurtikiko edota argiontzi hegalaririk zeruan

Erabiltzaileei hiru sailkatze sail proposatzen dizkiet: paperak, kartoiak eta estalki birziklagarriak; berina; lurrustela, balioan eman ez litezkeen hondakinak

Kanpoko lekuetan hautsontziak kokatzen ditut edota eramateko hautsontziak banatzen ditut

Elkarteekin partzuergo bat antolatzen dut, saldu ez direnak haiei emateko

Apairuen prestatze eta emateari loturiko hondakinak gutxitzeko

  • Publiko ditudanei beren elikadura ontziak (xahakoa…) ekar ditzaten proposatzen diet
  • Botatzen ez den baxera erabiltzen dut (mahaikoak, azietak, basoak…), ahal delarik material naturalezkoak
  • «Zero hondakin» apairuak asmatzen ditut
  • Hondakin organikoen sailkapena egiten dut
  • Hondakin bereziak, haietan frijitze olioak, berreskuratzen ditut
  • Elikagaien xahutzea gutxitzeko jarduerak ematen ditut plantan eta jakien kopuruak egiazki behar denera egokitzen ditut
  • Karitatezko elkarte batekin partzuergo batez lotzen naiz (Gurutze Gorriaren Hendaiako atala, adibidez) erabili ez ditugun eta oraindik kontsumigarri diren produktuak hari eskaintzeko

Beste

Oharra: adibideen zerrenda hau ez osoa ez eta mugatzaile izan eta, antolatzaileak bestelako ekintzak sar ditzake ere

5. helburua – Elikadura iraunkor eta sasoikoa lehenestea, tokiko produktuekin eta banabide laburretan

Elikadura osasuntsua, tokikoa eta kalitatezkoa eskaintzea, bitartekoen kopurua mugatzea eta ahal bezain hondakin gutxi sortzea. Horra janaren etapa guztiei kasu berezia egiteko arrazoietako zenbait.

Antolatzaile naizen bezainbatean, ekintzen adibideen hemen behereko zerrendatik gutxienik bi puntu betetzera engaiatzen naiz:

Elikadura osasuntsu eta iraunkorra bultzatzeko

Gutxienik elikagaien % 50 bio, labeldunak edo GAO gabekoak proposatzen ditut (menuaren elementuetan kalkulatuz)

Jaki begetarianoen aukera proposatzen dut

Produktu freskoak lehenesten ditut

Tokiko eta banabide laburreko produktuak lehenesten ditut

Produktu bio eta sasoikoak lehenesten ditut

Tokiko ekoizleei erosten diet (50km baino hurbilago)

Urraspide arduratsu eta garapen iraunkorreko bidetik engaiatu ekoizle eta hornitzaileak hautatzen ditut

Beste

Oharra: adibideen zerrenda hau ez osoa ez eta mugatzaile izan eta, antolatzaileak bestelako ekintzak sar ditzake ere

6. helburua – Harrabots trabagarriak murriztea

Auzoko lasaitasuna zaintzeko, auzoko biztanleei eta merkatariei informazioa eman diezaiezun aholkatzen dizugu, zure ekitaldia ez dezaten trabagarritzat edota lasaitasun publikoaren nahasletzat har.

Antolatzaile naizen bezainbatean, ekintzen adibideen hemen behereko zerrendatik gutxienik bi puntu betetzera engaiatzen naiz:

Auzokoekin harreman onak lotzeko

Auzoko biztanleei jakitera ematen diet, ekitaldia baino lehen, nolakoa izanen den, zenbat iraunen duen eta zein egitarau duen

Auzokoei telefono zenbaki bat eman eta ekitaldi bitartean jaso litezkeen kexen kudeaketa aurreikusten dut.

Bozgorailuak auzokoei ahal bezain soinu gutxi hel dakien gisan kokatzen ditut eta goian kokatzen ditut soinuaren bolumena gehiegi goratu gabe ere ongi heda dadin

Ordutegiei kasu egin eta soinuaren goratasuna ordutegi horien arabera egokitzen dut

Azantzei eta soinu handiagotuei loturiko arriskuen prebentziorako araudia betetzen dut (2017ko abuztuaren 7ko 2017-1244 Dekretua)

Beste

Oharra: adibideen zerrenda hau ez osoa ez eta mugatzaile izan eta, antolatzaileak bestelako ekintzak sar ditzake ere

7. helburua – Komunikazio bide ekoarduratsua erabiltzea

Komunikazioa funtsezkoa da ekitaldia ezagutzera eman eta arrakastatsu gerta dadin bermatzeko. Halarik ere, komunikazio onak ez du erran nahi kopuru handitan inprimatu behar direla paperak, eta ingurumenaren gainean eragin gutxiago egiteko pentsa liteke.

Antolatzaile naizen bezainbatean, ekintzen adibideen hemen behereko zerrendatik gutxienik lau puntu betetzera engaiatzen naiz:

Komunikazio ekoasmatu eta ekoarduratsu baterako

  • Ene komunikazio guztia papergabe egiten dut: internet, SMS eta abar erabiltzen ditut planoak, berripaperak eta informazioak igortzeko
  • Lineako txarteldegia proposatzen dut
  • Sakelako telefono mota orotan irakur litezkeen papergabeko txartelak erabiltzen ditut
  • Inprimatu beharrekoen kopurua doiki balioztatzen dut paper bidezko nire komunikazioa behar-beharrezkora muga dadin
  • Inprimatzeko teknika eta inprimatzaile ekoarduratsuak hautatzen ditut (paper birziklatua edo ekolabelduna;aitzin-gibelaldeak inprimatzen ditut;kolore beteko inprimakirik ez dut rabiltzen, tinta kontsumitzaile handiak baitira;landare tintak, Imprim’vertedo antzeko labela)
  • Ekoasmaturiko seinaletika erabiltzen dut (material birziklatuak, iraunkorrak…) eta behin eta berriz erabil litekeena (data gabea)
  • Ez dut eskuorririk banatzen, ez dezaten ekitaldiaren lekuan eta inguruetan utz, eta ez dut hiri altzarietan edo hormetan afixarik ematen
  • Ingurumen atal bat sartzen dut merchandisinaren asmatzean, produktuetan ekoardura labelak ageri direlarik
  • Produktu edota gutizia gisa ez dut egiazki baliagarri diren gauza berrerabilgarri eta botatzen ez direnak besterik banatzen
  • Ehunezko produktuei dagonienean, produktu bio eta bidezko merkataritzakoak lehenesten ditut eta landare tintaz inprimatuak
  • Aholku argiak afixatzen ditut hondakinen sailkapenari dagokionean eta komunetan ura erabiltzeari dagokionean
  • Ene partaideak elikagaien gehiegizko xahutzeari buruz ohartarazten ditut
  • Ene ekitaldia antolatzeko egin ditudan ahaleginen berri ematen dut, parte hartzaileak urraspide horietan engaia daitezen

Beste

Oharra: adibideen zerrenda hau ez osoa ez eta mugatzaile izan eta, antolatzaileak bestelako ekintzak sar ditzake ere

8. helburua – Belaunaldien arteko elkartasunean eta gizarte kohesioan parte hartzea

Bestakoak izan nola kulturakoak edota kiroletakoak, ekitaldiak elkarbizitzako, elkarren begirameneko eta partekatzeko une hautak behar dira izan,

Antolatzaile naizen bezainbatean, ekintzen adibideen hemen behereko zerrendatik gutxienik bi puntu betetzera engaiatzen naiz:

Publiko mota orori etortzeko aukera emateko

  • Nor bakoitzaren egoerara egokitu tarifa berezituen politika proposatzen dut
  • Tarifak urririk izateraino apaltzen ditut
  • Mugikortasun murriztua duten edo ezintasun bereziren bat dutenei leku orotara heltzeko eta zirkulatzeko aukera ematen diet
  • Ahalmen urritasun guztiak hartzen ditut kontuan: fisikoak, sentsorialak, burukoak, psikikoak
  • Informaziorako baliabide egokiak erabiltzen ditut (hondoarekin kontraste onean diren testuak, zeinuen frantsesezko hizkuntzako (LSF) itzulpena, bideoa, ahozko transkripzioa, ebgune helgarria, piktogramak…)
  • Entzuteko gailua daramaten entzumen urrikoentzat beharritako magnetikoak ematen ditut

Gizarte eta elkartasunezko ekonomia bultzatzeko

  • Tokiko eusko moneta erabili eta hartzen dut

Beste

Oharra: adibideen zerrenda hau ez osoa ez eta mugatzaile izan eta, antolatzaileak bestelako ekintzak sar ditzake ere

9. helburua – Ekitaldiaren kostu ekologikoa balioztatu, partekatu eta ordaintzea

Ekitaldi ekoarduratsuaren proiektuaren bilana egiteak etengabe hobetzeko aukera ematen du, bai eta zure proiektuari balio handiagoa emateko ere, proba bidezko ohartarazte esparru zabalago batean.

Murriztu litezkeen isurtze puntuen atzemateko eta etorkizuneko ekitaldietarako hobekuntzak proposatzeko eginen da bilana.

Antolatzaile naizen bezainbatean, ekintzen adibideen hemen behereko zerrendatik gutxienik puntu bat betetzera engaiatzen naiz:

Ene ingurumen bilana egiteko

  • Ingurumen eragina gutxitzeko plantan eman ditudan jarduerak aztertzen ditut
  • Ekitaldi ekoarduratsuen label edo agiri bat xerkatzen dut
  • Ekitaldiaren ondoren, ingurumen eta gizarte bilana egiten dut
  • Parte hartu duten guztiei (barneko nola kanpokoei) banatu autobalioztapen galdetegi bat ematen dut plantan, proposatu diren tresnen ulermena, engaiamendua, egokitasuna… neurtzeko
  • Hobetzeko izan litezkeen bideak ematen ditut

Beste

Oharra: adibideen zerrenda hau ez osoa ez eta mugatzaile izan eta, antolatzaileak bestelako ekintzak sar ditzake ere

Dokumentu honek adierazten ditu ekitaldiaren etapa bakoitzean, prestaketan, ari bitartean eta hestean, betetzera enagaiatzen naizen helburuak.

  • Antolatzailea den egituraren izena:
  • Ekitaldiarenizena eta data:
  • Sinatzailearen deitura, izena eta funtzioa:
  • A : (ea)n,
  • 202./…/…
  • Sinadura:

Dokumentua Herriko Etxean eman edo hona igorri behar da:
Komunikazio Zerbitzua – Herriko Etxea – Errepublika plaza – 64701 Hendaia Cedex