Errolda egilea

EKINTZAK

Erroldatzearen kontzeptuak eta arauak ezagutzeko formakuntza egitea:

  • Akitania Berriko INSEE erakundeak antolatzen dituen baitezpadako formakuntza saioetara joatea.

Ezagutze itzulingurua egitea:

  • Itzulinguru hori formakuntzako 2 egun erdien arteko tartean egin behar da.
  • Nork bere sektoreko helbide guztiak kokatzea.
  • Erroldaren udal koordinatzaileak bali egin ditzala.
  • Itzulingurua arrazionalki antolatzea.

Erroldaren dokumentuak utz eta biztanleak Internet bidez erantzutera bultzatzea:

  • Biztanle bakoitzari errolda inprimakiak ematea.
  • Biztanleei errolda inprimakia linean betetzeko prozedura azaltzea.
  • Laguntza eskatzen dutenei paperezko inprimakiak betetzen laguntzea.

Bilketaren nondik norakoaren jarraipena egitea:

  • Itzulien liburuxka egunero zorrozki eguneratzea.
  • Udal koordinatzailearen laguntzaz, atzeman ez diren edo eman zaizkien epeetan erantzun ez duten biztanleekin berriz harremanetan jartzea.
  • Paperezko erantzunen kasuetan: biztanleek eman zaizkien epeetan bete eta sinatu dituzten paperezko galdetegiak jasotzea.
  • Sektoreko biztanle guztiek lineako galdetegiak erantzun dituztela baieztatzea.

Egin duen lanaren egoeraren berri udal koordinatzaileari edo haren laguntzaileari gutxienik astean behin ematea:

  • Udal koordinatailearekin edo haren laguntzailearekin ezarri hitzorduen plangintza betetzea.
  • Eskuz bildu galdetegiak hari ematea.
  • Internet bidez sortu emaitzak erka eta izan litezkeen arazoak konpontzea.
  • Bilketaren kudeaketa INSEE erakundeak galdetegiak banatu eta biltzeko nahi dituen aitzinatze tasak betez egitea.
  • Egin beharreko bilketa osoa (hau da, 200 bat bizileku) 2022ko otsailaren 18rako bururatzea.

Bilketa bururatu eta eman zaizkion dokumentu guztiak itzultzea.

BEHAR DIREN GAITASUNAK

  • Libro izatea.
  • Emanen zaion eskuliburuak dakartzan kontzeptu eta arauak bereganatzeko gaitasuna.
  • Biztanleak konbentzitzeko solastatzeko gai izatea.
  • Harreman eta mintza erraztasuna.
  • Idazteko erraztasuna.
  • Moraltasuna, neutraltasuna eta isiltasuna. Interneterako joera.
  • Bulego eta informatikako tresnak ezagutzea.
  • Funtzioan egonkortasuna.
  • Antolakuntza eta metodoa. Hendaiako lurraldea ezagutzea.

FORMAKUNTZA

Formakuntzako 2 egun erdi, INSEE erakundeak emanak.

EZAUGARRI BEREZIAK

Egunero libro izatea, baita arratsean ere eta larunbatetan ere, erroldak dirauen bitartean.

Ordutegi zabal-zabalak.

Oporraldirik ez bilketak iraun bitartean.

INSEE erakundearen informazioak jasotzeko sakelako telefonoa edukitzea.

Espainiera eta euskara kontuan hartuko dira

LANSARIA

Langileak funtzio publikoan aplikatzen den 382 indize gordin gehi 352 gehikuntzaren mailako saria jasoko du.

Bilketa bukaerako sari gehigarria bizitegien orrien itzultze maila >= % 99 bada.

KONTRATUAREN IRAUPENA

Urtarrila, Otsaila (INSEE erakundearen formakuntza daten arabera zehazteke)

BESTELAKO INFORMAZIOAK

Azaroa 30an