Egoera

TESTUINGURUA

Hendaiako Herriak duen herri barneak ondare, historia, nortasun eta ingurumen aukera handiak ditu, bai eta balioa eman behar zaien abantaila anitz ere.

Horregatik, 2018an, udalak «herri barnearen» hiri eta paisaia antolaketari buruzko gogoeta bati ekin zion, batez ere Errepublika plazari dagokionean, erabilera eta jarduera berrien bilakaeretara egokitzeko.

Horren egiteko, Herriak azterketa talde bati diagnostikoa egin dezan eskatu dio.

DIAGNOSTIKOA ZERTARAKO?

Diagnostiko hori elementu zenbaiten hautaketa da eta zabal izan nahi badu ere, ezin da, inolaz ere, oso-osoa izan. Hemen subjektibotasuna eskatu ere eskatzen da. Paisaiari eta hirigile talde batek egin behakoarena da, ikusi dutena azaldu baitute.

Batzuek, jadanik jakinean izan eta gutxi ikasiko dute; beste batzuek herri barnearen beste- lako irudia ikusiko dute, eta beste batzuei, azkenik, berri-berri gertatuko zaie… garrantzia du erakusketa pedagogiko baten moldean eman azalpen horrek honako asmo hauek dituela hendaiar ororentzat:

  • Herriaren egoera orokorra ematea, informazio lagin zabala eskaintzeko,
  • Gaiari buruzko gogoetara deitu eta iritzia osatzea,
  • Antolaketa proiektua ulertu eta bereganatzea,
  • Gogoak piztea herritarrekiko elkar aditzea egiteko,
  • Elkar aditze horretan nor bakoitzari mintzatzeko aukera ematea.

HERRITARREN ADITZEA 2021EKO MARTXO HONETAN BERTAN ABIATUKO DA

Diagnostiko horretan oin harturik, elkar adituz egin lanari ekin ahalko zaio zehazki, proiektuaren edukiari buruz.

Datozen hilotan, Errepublika plaza antolatzeko proiektuari buruzko iritzia eman ahalko duzu, hori baita «hiri barnearen» berrantolaketaren lehen fasea. Zure eguneroko errealitateei buruzko iritzia emateko unea ukanen duzu hor.

Horretarako, hiri ibilketak, lantegiak, oharren erregistroak… proposatuko zaizkizue. Hainbat gai emanen dira agerian: ibilgailuen lekua, oinezkoena edo txirrindena herrian, bai eta landareena, urarena, merkataritzarena, erosotasun edota animazioko hornikuntzena, koloreena…

Hilabete zenbait dira zuetako 440k erran zenuten, Herriak egin galdeketa baten karietara, herritarren aditzea zela lehentasunez gara zedin nahi zenuten tresna eta «hirigintza eta hiri antolaketak» gaia zitzaizuela bigarren gaia, bizi ingurunearen ondoren, adituak izateko nahi zenutena. Horretarako unea heldu zaizue, beraz, eta Herriak hitza ematen dizue!