Informazio gutunak

Andre edo jaun hori agur,

Herriak «herri barnearen» hiri eta paisasia antolakuntzari buruzko gogoeta bati ekin dio, bereziki eta lehen-lehenik, Errepublika plazari buruz. Helburuak? Herri Barneari erabilera eta jokamolde berrietara egokitu itxura ematea, lekua garaiarekin bat izan dadin, bai eta egiazko erdigune bat lortzea ere.

Gogoeta horretan laguntza eman diezaion, Herriak paisaialariek, arkitekto-hirigileek eta soziologoek osatu azterketa bulegoen talde bati egin dio dei. Hasiera batean, diagnostiko bat egin eta hautetsiei aurkeztu zaie, herriak dituen aukerak baina baita alde ahulak azaltzeko. Balioztapen horretan oin harturik, proiektuaren edukiari buruzko lan zehatz bati ekinen ahalko zaio elkar adituz.

Egoera horri buruzko erakusketa bat kokatuko dugu, datozen egunotan, Errepublika plazan, diagnostiko horren azalpena egiteko. Jakinaren gainean izan ala ez, aurkezpen horrek emanen dizkizu, hala espero dut, zure gogoeta egiteko elementuak, eta elkar aditzen lagunduko du Herriak aukera bat adostu eta 2021eko bukaerarako has ditzagun nahi nituzkeen antolaketei zehazki ekin aitzin.

Zuri izanen da erronka handiei eta etorkizun ditugun erabilerei buruz duzun iritzia ematea. Gai zenbait ageri zaizkigu jadanik urrutira: zein da ibilgailuaren lekua, oinezkoena, txirrindarena? Bai eta landareena, urarena, hornikuntzena, merkataritzarena, animazioarena, ondarearena… Gai horiek guztiak aztertu ahalko dira martxoan bertan zabalduko
dizuegun elkar aditze jardunean. Horren asmoa biharko egunerokorako herri barnea nola ikusten duzuen errateko aukera ematea da, batez ere Errepublika plaza, leku behartu bat, zeinean elementu anitz hartu behar diren kontuan eta plantan eman.

Ongi ulertu duzue, herritar ekimen horretan parte har dezazun nahi dugu. Hendaiako lehen elkar aditze horrek Errepublika plazan atzemanen ditugun erabileren gaineko gogoeta egiteko aukera emanen digu, bai eta azkenean eginen ditugun behin betiko hautuak gidatzeko ere. Elkar aditze hori ez da bakarrik hautetsien erabakira mugatuko. Halarik ere, azken erabakia haiena izanen da.

Osasun krisiaren egungo egoeran zail gertatuko zaigu nahi nukeen bestetan biltzea. Halarik ere, hiri ibilketak eta lantegiak (Herriaren webgunean edo Herriko Etxean izena emanez) antolatuko dira. Beste komunikazio tresna zenbait ere aztertzen ari gara proiektuaren nondik norakoaren berri emateko.

Herriak eta neuk ere uste osoa dugu Hendaiak aukera anitz dituela erdigunean eta balioan eman behar ditugula. Errepublika plazaren antolaketa herri barneko lehen lana dugu. Etorriko dira besteak ere: Kanetako portua, Hostailbidea… Herriaren edertzeari eta erakargarritasunari buruzko gogoetan darraigu agintaldi hastapen honetan. Bi erronka handi horien gainean ahal beste hendaiarrek gure herria biharkoan izan litekeenari buruz duten iritzia eman ahal dezaten nahi nuke.

Laster, proiektua daramaten hautetsi guztiekin ahoz mintzatzeko elkar topatuko garenaren itxaropenean.